Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiako gazteentzako lekua eztabaidagai
Dokumentu Akzioak

Aiako gazteentzako lekua eztabaidagai

2007/12/01

Gazteen beharrak, 'Mataderi' etxea saltzeko edota gazteentzat egokitzeko erabakia eta eskola handitzeko asmoa lotu egin dira ezdabaidan.

Mataderia sekula ez da hiltegi moduan erabili, eta aurten saltzeko asmoa planteatu du Udalak, etxeak egiteko, baina joan den asteko gobernu batzordean Antxon Gomez zinegotziak kontrako iritzia azaldu zuen, EAE-ANVko kideei eraikuntza egokia iruditzen baitzaie gazteentzako leku bat egiteko.
Gazteen beharra
Gero eta gazte gehiago dagoela herrian dio Gomezek, eskolan bertan ikusten da, baina iruditzen zaio gazteak elkarrekin egoteko ez dutela leku egokirik: 12-17 bitartekoek behar handia dute eta alde askotatik egokia da Mataderi etxea: pixka bat aparte dago, baina herrian bertan, bi solairurekin posible litzateke funtzio diferenteetarako lokala egitea… Udalarena izaten jarraituko luke, beste garai batean beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero. Ez da lekua ematea soilik, dinamika bat sortzea luke helburu, gazteek herrian zerbait egitea, inbertsioa litzateke gazteen kulturan. Ondo daki Gomezek ezin dela  aurreikusi nola erantzungo luketen: Baina garbi dago ez direla inplikatuko herrian ez badago ezer haientzat.
Dinamika sortu
EAJkoek ez dute berdin ikusten. Etxea salduta, dirua beste inbertsio batzuetarako litzateke,  beti ere labaderoa herriaren eskuetan geldituta. Gainera, Iturain alkatearen iritzirako: Momentu honetan ez dugu gazteleku baten behar handirik ikusten, baina, etorkizunera begira, horrelako zerbitzuak kasko inguruan egon behar dute. Eta lokala ematea baino lehenagokoa da  monitoreen bidez 12-18 bitartekoak elkartzea eta antolatzea dinamika bat sortzeko, elkarrekin lana egin eta ardura hartu, lortu nahi duten zerbait antolatzeko. Bestalde, desegokia iruditzen zaigu Mataderia, bai kokapenagatik, bai obra handia egin beharko litzatekeelako.
Eskola etorkizunean
Iritzi kontrajarriak baldin badira ere, ados jarri dira salmenta, momentuz,  gelditzeko, eskola inguruan ere zerbait egiteko beharra ikusten delako eta, akaso, horrekin lotu daiteke gazteentzako zerbitzua. Abenduan, batzorde bat sortuko dela esan digu Iturainek, eskola, guraso elkarte eta Udalaren ordezkariak biltzeko: Jar ditzagun mahai gainean aukera guztiak, handitzeak edota eraikin berri bat egiteak zer gastu eta herriarentzat zer hobekuntza ekarriko lituzkeen, ezer alboratu gabe. Eskola handituz gero, horretan eskaini litezke zerbitzu berriak, edo eskola gehi beste gauza batzuetarako eraikuntza eginez gero, gaurko eskolak erabili genitzake, zerbitzuak gehitzeko edo lekuz aldatzeko. Hala ere, gazteen beharrek garrantzi handia dutela familia askorentzat iruditzen zaio Gomezi: Nahiz eta horren zain egon, gazteentzako lokalaren beharraz hitz egin behar da.

mataderiya

aiako kudrilla 1 — 2007/12/02 16:13
kaixo!!
mesedes aiako (mataderiya)jarri gastentzako toki 1 bezela prepauta mesedes ez dezue ikusi ya ez geala aian batere eoten ezta??ba..oriyoa ta ola junber izatedeu zozerren billa aian ez baidao ez goxoki dendikan ez gu eoteko ezer ozeake 0 kalen eonber ba ortako naiodeu beste herrita jutia bueno zuek pentzatu

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.