Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiako jaiak
Dokumentu Akzioak

Aiako jaiak

2009/07/28

San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dira abuztuan

Laster dira Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak. Abuztuko sei egunetan aiarrak eta herrira hurbiltzen direnak festaz gozatzeko aukera izango dute.

Kirolak, kalejirak, puzgarriak, musika, pailazoak, erakusketak, jan-edana, erakustaldiak, bertsolariak... beteta dator aurten Aiako festen egitaraua.

Jarraian duzuen hauxe da:

Abuztuak 2, Igandea
10:00-13:30: XXVI. Usokume tiraketa, lehen txanda
9:30-11:00: Aiako Bolo Txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat
11:00: XVIII. Pala Txapelketaren finalak
12:00-14:00  – 16:30 - 20:00: Herriko emakumeek egindako eskulanen erakusketa Goiz-Argin
16:00-18:00: XXVI. Usokume tiraketa, bigarren txanda
17:30: Arraza guztietako Artzai txakurren X. Gipuzkoako Txapelketa

Abuztuak 6, Osteguna
18:00: Txupinazoa jaiei hasiera emateko
19:30: Kalejira herriko kaleetan, trikitilari eta buruhandiekin
21:30: Herri afaria (Gehienezko kopurua 230 pertsona izango da)
Ondoren: Erromeria IZER eta ALABIER trikitilariekin.

Abuztuak 7, Ostirala          San Donato eguna
06:00: Kanpaiak eta ziriak.
08:30: Diana herriko txistulariekin.
10:30: Meza nagusia.
Ondoren: XXXI: Pilota Txapelketaren finalak.
16:00 - 19:30: Gaztelu puzgarriak.
17:00: XIX. Mus txapelketa.
19:30: Kalejira herriko kaleetan zehar buruhandi eta trikitilariekin.
22:00: Bertsolari jaialdia:
UNAI ITURRIAGA, SEBASTIAN LIZASO, XABI PAIA, AITOR MENDILUZ, SUSTRAIN COLINA eta IKER ZUBELDIA. Gai jartzailea: IÑIGO MANZISIDOR "MANTXI".
Ondoren eta goizalderarte: Dantzaldia EGAN taldearekin.

Abuztuak 8, larunbata          Umeen eguna
08:30:
Diana herriko txistuslarien laguntzaz.
11:00: Txirrindulari lasterketa txikienentzat eta haur jolasak.
17:00: GARI, LONTXO eta JOSELONTXO pailazoen emanaldia.
Ondoren: Gorriti bere animaliekin.
Jarraian: Kalejira herriko kaleetan buruhandi eta trikitilarien laguntzaz.
22:00: “ATE JOKA” antzerkia.
23:30: LAIN Taldea, ondoren Ska Kontzertua MAITIPS  kataluniarrekin eta amaitzeko erromeria “TRIKI TA KE” taldearekin.

Abuztuak 9, igandea
08:30: Diana herriko txistularien laguntzaz.
11:30: Toka txapelketa irekia eta sardin jana.
18:00: Egazti harraparien emanaldia FAUNA HALCONek eskeinia.
19:30: Kalejira buruhandiekin.
23:30: Gin-Jazz eta Aerobik erakustaldia.
00:00: Karroza.
Ondoren: ABIBA DJ-taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 10, astelehena
         San Lorentzo eguna
08:30: Diana herriko kaleetan zehar.
10:30: Meza nagusia.
12:00: Pilota partiduak.
Lau t´erdietan: MIKEL vs AMANTEGI
Binakakoa: ANTXIA-GARMENDIA vs BENGOETXEA VII-ALTUNA
Ondoren: Zaharren bazkaria, ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien doinu gozoz.
18:00: Herri kirol jaialdia.
Iparraldeko jokoak: Joxe Mª Atutxa, Joxe Lapazaran, Jon Lapazaran, Martín Bustinza “Tubi”.
Harrijasotzaileak: Joxe Ramon Iruretagoiena “Izeta II” eta Joseba Ostolaza.
Ondoren: Kalejira herriko kaleetan zehar, ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilariak eta buruhandien eskutik.
23:00: Su-ziriak PIROTECNIA ZARAGOZANAren eskutik.
Ondoren: Dantzaldia BIDE BATEZ eta ELUSTONDO ANAI-ARREBEN eskutik.
01:00: Traka zaratatsu baten erreketa.
Ondoren: Dantzaldia berriro BIDE BATEZ eta ELUSTONDO ANAI-ARREBEN eskutik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea