Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiako Udalaren oharrak, itzulia dela eta
Dokumentu Akzioak

Aiako Udalaren oharrak, itzulia dela eta

2008/04/10

Hainbat gomendio egin ditu inongo arazorik izan ez dadin

Aiako Udalak prentsa oharra kaleratu du, itzulia dela eta, hartu beharreko neurrien berri emateko. Oharrak honela dio, hitzez hitz:

    Datorren ostiralean eta larunbatean, apirilaren 11 eta 12, Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia helduko da gure herrira. Hori dela eta, egunerokotasunean aldaketa batzuk egin beharko ditugu.
    Apirilaren 11n, ostirala, Gasteiz-Orio etapa ospatuko da eta tartean Santio Erreka, Andatza eta Laurgain auzoak eta Aiako kaskoa igaroko ditugu. Horrela, errepide ertzetan inolako ibilgailurik ez aparkatzea eskatzen da, batipat Andatza auzoan. Egun honetan txirrindulariak gutxi gora-behera Aiako udalerrian 16.20an iritsiko dira eta errepidea txirrindulariekin batera itxi eta pasatzean irekiko dira.
    Apirilaren 12an, berriz, larunbata, Orio-Orio erlojupekoa pasako da. Hau dela eta, 14:00etan itxiko dira honako errepide hauek: Ubegundik Aiara doana (Errotatik barrena) eta Aiatik Santio Errekara doana. Errepidea 18:00ak bitartean egongo da itxita. Aiako kaskoan, aparkalekua ere arratsaldeko 14:00etan itxiko da eta 18:00etan irekiko.
Honetaz gain, ibilbidean zehar dauden baserri eta etxebizitzetan egon daitezkeen animali guztiak zaintzapean eta lotuta edukitzea eskatzen da, inolako istripurik gerta ez dadin.
    Baita ere, larrialdiren bat gertatuz gero, 112 larrialdi telefonora martxan izango da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.