Hemen zaude: Hasiera Albisteak Istripua izan da Orioko gainean
Dokumentu Akzioak

Istripua izan da Orioko gainean

2010/11/29

N-634 errepidea itxita dago

Prentsak eta irratiak jakinarazi dutenez, istripu latza izan da gaur goizeko 09:00ak aldera Orioko gainean. Dirudienez, 42 urteko gizonezko bat hil da bertan eta beste pertsona bat zauritu da, bi autok aurrez aurre jo dutenenean.

Istripuaren ondorioz, N-634 errepidea bi noranzkoetan itxita dago. Oribarzarrerako bidetik barrena dabiltza auto eta furgonetak hara eta hona eta arretaz gidatzeko deia egin dute udaltzainek, bide hori ez baitago trafiko handia hartzeko prestatuta. Kamioiek, aldiz, buelta eman beharko dute. Hala ere, bidea laster irekiko dutela adierazi du Ertzaintzak.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea