Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiara ere iritsi dira Gabonak
Dokumentu Akzioak

Aiara ere iritsi dira Gabonak

2011/12/23

Atzo egin zuen Olentzerok bisita kaskoan

Andatza auzoko eskola txikian azken eguneko festa izan zuten atzo, abenduaren 22a. Ume guztiek hartu zuten parte eta, besteak beste, abestiak, antzerkia, txisteak… egin zituzten hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Atzetik, taloak prestatu zituen guraso elkarteak eta gazta eta bizkotxoak ere banatu zituzten. Kaskoan izan omen zen atzo Olentzero eta larunbatean, hilaren 24an, Andatzan ere izango da. Egun horretarako, Gabon eskea antolatu dute. Goizean, eskolako umeak kantari joango dira baserriz baserri gurasoekin. Arratsaldez, berriz, herrian egingo dute eskea kantuan herritarrek. Andatza auzoan ere goizez etxez etxe kantuan ibili ondoren, Olentzero etorriko da 14:00ak aldera, gutunak jasotzera.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Aiara ere iritsi dira Gabonak

Umeak mozorrotu egin ziren Andatzako festarako.