Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiarrak garaile Bailarako Pilota Txapelketan
Dokumentu Akzioak

Aiarrak garaile Bailarako Pilota Txapelketan

2008/04/19

Alebin kategoriako neskek zein mutilek jantzi dute txapela

Gaur goizean jokatu dira Zarautz Bailarako Pilota txapelketako finalak eta Aiako frontoian jokatu dituzte partidak alebin eta infantil kategorietako neska-mutilek .
Alebin nesketan, Aiarrek Zaraguetako nesken aurka jokatu dute eta irabazle suertatu dira. Aiako partaideak Andrea Zipitria, Ane Alberdi eta Irati Larburu izan dira.
Alebin mutiletan, Aiarren arteko lehia zegoen: alde batetik, Aiarrak I, eta bestetik, Aiarrak II. Azkenean, partidu lehiatu bat jokatu eta gero, Aiarrak I taldea izan da irabazle. Partaideak hauek izan dira: Manex Esnal, Gorka Eizagirre eta Mikel Oteiza I taldean eta Julen Oteiza, Xabat Mujika eta Martxel Aldai II taldean.
Infantil nesketan, berriz, Lizardi izenean beste lau Aiar izan dira: Miriam Sarasola, Ainara Alberdi, Eli Gonzalez de Txabarri eta Maren Eizagirre. La Salleko nesken aurka jokatu dute, baina ezin izan dute garaipena lortu.
Azken finalean, Infantil mutiletan, Antoniano  eta La Sallekoak aritu dira eta Antonianoko mutilak atera dira garaile.

Foto gehiago webeko Argazkiak atalean.

Abizena zuzendu

Elena Arrillaga — 2008/04/21 09:18
Bakarrik esan nahi nuen Gorkaren abizena Eizagirre dela. Arrillaga bere bigarren abizena da. Zorionak Karkarako langileei berriak hain azkar, eta hain ondo, emateagatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.