Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiatik Zarautzerako eta Oriorako bideak nahiko arriskutsu daude elurra dela-eta
Dokumentu Akzioak

Aiatik Zarautzerako eta Oriorako bideak nahiko arriskutsu daude elurra dela-eta

2012/02/02

Elurra kentzeko makina martxan dago

Gaurko eta biharko iragarritako tenperatura baxuen ondorioz  Euskal Herria alerta laranjan dago. Gurera ere iritsi dira elur malutak, baina Orion normaltasuna da nagusi. Aian, ordea, nabarmenagoa da elurraren eragina. Baserri guneetan, besteak beste, elurra gatzatu da eta errepideetan ere sortu du oztoporik.  Aiako alkate Igor Iturainek bere blogean eguerdian jakinarazi duenez, herriko errepideen egoera okertzen ari da. Elurra kentzeko makina martxan egon arren, bai Zarautzerako eta baita Oriorako bidean (Andatza auzotik barrena), batez ere azken 3 kilometroetan, nahiko arriskutsu dago eta Arrutiko bidea itxita dago. Beraz irtetea beharrezkoa ez bada ez mugitzeko gomendioa egin du eta autoz joan beharra dutenei ahalik eta lasaien eta kontu handienarekin ibiltzeko.

Bestalde, gogoratu beharra dago ostiralerako, otsailaren 3rako, ere elurrari dagokion alerta laranja ezarri dutela. Euskalmeten arabera negu gorriko tenperaturak izango dira eta iparraldeko haizeak ere gogor joko du. Larunbat goizean tenperatura minimoek behera egingo dute eta izotz handia egitea espero da eta egunaren bigarren parterako, berriz, elur-zaparradak iragarri dituzte, baina elur-kota igo egingo da.

Honela bada, elurra dela-eta autoa beharrezkoa denean bakarrik hartzea gomendatu dute.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Aiatik Zarautzerako eta Oriorako bideak nahiko arriskutsu daude elurra dela-eta

Elurra Aiako baserri batean.