Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alberto Agirreazaldegi Laponian izan da
Dokumentu Akzioak

Alberto Agirreazaldegi Laponian izan da

2008/03/18

Munduan den iraupen eskiko probarik gogorrenean parte hartu du Elgoibarko oriotarrak

Alberto Agirreazaldegik Rajalta Rajalle Hiito izeneko eski proban parte hartu berri du, Laponian. Agirreazaldegi ezaguna da Orion, asteburuetan eta oporretan gurean izaten baita Elgoibarko oriotar hau. Iraupen eskiko proba luzea da aipaturiko proba, gogorra gainera. 440 kilometro ditu ibilbideak, Errusiako mugatik Suediako mugaraino, eta aste bateko iraupena. Lehenago ere aritua da horrelakoetan, Italiako Marcha Lungan, esaterako. Honek, ordea, ez du batere zerikusirik aurretik egindakoekin, haiek egun bakarrekoak baitziren.
Informazio gehiago: http://www.blogak.com/ibiltarixanak/

hik dituk potruak

Zigor — 2008/03/18 12:43
Zorionak Alberto, hain gogor entrenatu ta gero azkenean egin dek, orain badakik eskiak utzi eta bizikleta gainera beste kilometro mordo bat egiteko.

nik ere, zorionak Alberto

ikearriya irudi zaidak — 2008/03/24 01:08
Haizak anonimo. Hi bezelako pertsonekin a zer nola euskalherriya daukagun. Ze astapotroa haiz hi. Badirudi hor habillela tabernazulotik tabernazolura, porruk landatuz. Ze inporta zaik ba hiri? Goikuak arrazoya dit. Kalmidadia galanta haiz. Guri esaten dek gaiñera, zeiñen ordez ari haiz ba?. Nere ordez ez behintzat ! Ez dit Alberto pertsonalki ezagutzen, bañan bere ibilbideak txunditu egin natxiok. Eskiatzezaletua nauk. Ikastolatik antolatzen zutenean, beti apuntatuz. Zer esanik ez, Talai-Mendik antolatzen duenean. Nere kabuz ere sayatzen nauk. Jakinda gaiñera eskiatzeko zer afiziyua dagoen Oriyon. Esan inberdik hik esandakua! Inporta esatek? Eta zertzeok hobeagorik, aberatsagorik, munduko beste parajeoyetatik barrena ibililtzea baiño?. Laponia, Finlandia hi, Errusiya eta Sueziya inguruan. Naturarekin bat egiñez, hire kirol maitia egiñez, hire lagunekin gaiñera, Beste herrialdetako jentea ezagutu, astebete berayekin bizi… Irakurri dit Albertoren bloga. Gustura gaiñera. Egunez egun egindako kilometroak, hainbat pasadizo… Imajinaziyua landu dit, inbiriya earra pasare. Ea kapaz naizen ni ere horrelako ibilbidea egiteko. Gozamena izan behar dik! Oso ondo Alberto.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Alberto Agirreazaldegi Laponian izan da

Andoni Aizpuru eta Alberto Agirreazaldegi. Argazkia: www.blogak.com/ibiltarixanak