Alkoholiko Anonimoen solasaldi irekia bihar
30 urte bete ditu apirilean Orioko taldeak
30 urte bete ditu apirilean Alkoholiko Anonimoen Orioko taldeak eta, urteurrena ospatzeko alkoholismoari buruzko hitzaldia antolatu dute, Udaleko Gizarte Politika batzordeak lagunduta. Kultur etxean izango da, apirilaren 16an, ostiralarekin, eta 19:00etan hasiko da.
Antonio Beltran familia-medikua, Alkoholiko Anonimoak taldeko partaideak eta Al-Anon familiarren elkarteko kideak izango dira solaskideak.