Andu Lertxundiren hitzaldia bertan behera gelditu da
Hitzaldia beste egun batean egiteko borondatea azaldu du Anduk
Osasun arazoak direla eta, bertan behera gelditu da gaur arratsaldean, apirilak 1, Andu Lertxundi idazle oriotarrak, Korrika Kulturalaren programa barruan, udaletxean eman behar zuen hitzaldia.
Anduk hitzaldia beste egun batean egiteko borondatea azaldu du, baina oraindik ez dago data jakinik. Gogoratu karkara@karkara.com-en eta www.karkara.com-en idazleari zuzendutako galderak bidaltzen jarrai daitekela.