Antxon Gomez auzipetu du Garzonek
ETA erakundeari laguntza ematea leporatu dio Aiako zinegotziari
Garzon epaileak EAE-ANVko idazkari ohi eta Aiako zinegotzi Antxon Gomez eta beste bi lagun auzipetu ditu, ETAri laguntzea leporatuta. Alderdi horretako lehendkari Kepa Bereziartua eta Alazne Arozena dira beste bi inputatuak. Otsailaren 5ean hartu zuen erabakia, jarduera debekatu edo ez erabakitzeko egindako saioan. Legearen arabera ezin da alderdi baten jarduera debekatu, aurretik, kideren bat ez badago inputatuta. Eta atzo arte ez zen horrelakorik. Ondorioz, Garzonek ezin zuen EAE-ANV legez kanporatu. Erabaki hau hartuta, oztopo bat gutxiago du epaileak alderdia ilegalizatzeko.
Elkartasuna