Antxon Gomezi babesa emanez
50tik gora lagun elkartu dira gaur Aiako plazan
50tik gora lagun elkartu dira gaur Aiako plazan Antxon Gomez herriko zinegotzia eta bertako biztanleari babesa emateko asmoz. Urola Kosta osoari zabaldu zuten deialdia Aiako ezker abertzaleko zinegotziek. Maitane Arrillaga Aiako zinegotziak esan digu: Alde batetik suspentsio eta ilegalizazioen kontra protesta egin nahi izan dugula, baina bereziki herrian oso ezaguna den lagunari babesa emateko. Zinegotzia da eta oso ezaguna herrian, pertsona bezala eta basozaina bezala.
Gomezek hunkituta eskertu du jendearen presentzia, horrelakorik gutxitan ikusi baita Aian, eta azpimarratu du burua hotza behar duela horrelako egoeretan. Bestalde, aipatu digu Udalak bien alderdien babesarekin onartutako mozioa esanez: Gustatuko litzaiguke aurrera joatea, ekintza bateratuak egitea. Haratago joateak esan nahi du mobilizazioak egitea, konpromesua hartzea eskualdeko PSOEkoei ezetz esatea, ez dagoela haiekin politika egitea giza eskubideak urratzen ari diren bitartean.Askotan esan dute ezin direla gure eskutik joan, baina PSOErekin ez dute hori egiteko arazorik izan. Gomezen aitona Gasteizko ANVko fundatzaileetako bat izan zen, eta 1936an Frankistak harrapatu eta kartzelan sartu zuten.Sinesgaitza iruditzen zaio 70 urte geroxeago ilobari gauza bera gertatzea.
Animo Antxon!!!