Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ardo dastaketa ikastaroa antolatu du Toki Alai elkarteak
Dokumentu Akzioak

Ardo dastaketa ikastaroa antolatu du Toki Alai elkarteak

2011/03/31

Apirilaren 1ean, ostiralean, izango da saioa Mikel Garaizabal enologoarekin

Ikastaroak antolatu eta antolatu dabil azkenaldian Toki Alai elkartea. Ardo dastaketari buruzkoa izango da oraingoz azkena, apirilaren 1erako jarritakoa. Mikel Garaizabal enologoak emango du ikastaroa, 15 euroren truke. Eta ardoaz gozatzeko oinarrizko aholkuez gain, Garaizabalek berak ardoei buruz egindako liburu bana oparituko zaio parte hartzaile bakoitzari.

Interesa duenak 943 89 07 89 telefono zenbakian eman beharko du izena.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea