Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argazki lehiaketaren irabazleak
Dokumentu Akzioak

Argazki lehiaketaren irabazleak

2008/11/28

Aurtengo lanak oso maila onekoak dira

Hirugarren urtez, Aiako Udalak Argazki Lehiaketa antolatu du. 
Naturako lau elementuak gaitzat hartuta, 27 argazkilariren —19 aiarrak— 91 lan  aurkeztu dira. Bi kategoria izan ditu lehiaketak: bata, herritarrentzat eta, bestea, kanpotarrentzat. Argazkigintzan aditua den Koldo Berazak, Maitane Arrillaga   zinegotziak eta Igor Iturain alkateak osatutako epaimahaiaren  arabera.

Herritarren artean Asier Arrutiren Windeco vento 5000k jaso du 1. saria, J. M. Uriak irabazi  du 2.a Naturako lau elementuen bidez lortutako altzairuaru esker honako lehen distira egunsentian-ekin. 3. saria, berriz, Ana Lasaren Haizearen lanarentzat izan da.

Kanpotarren artean, Goizane Mendizabalen Agorregi argazkiak eraman du aurreneko saria. Irune Zulaikak Gaztainarekin lortu du 2. izatea eta Atseden laburrak izenekoagatik 3.a izan da Ander Maio. 2009ko egutegia egiteko argazkiak horiek herritarren gustukoekin batera  erabiliko dira.
Fotoak ikusgai izan dira kultur etxean, eta herritarrek aukera izan dute gustukoena aukeratzeko. Lehia horretan 145 lagunek eman zuten botoa, iaz baino gehiagok eta boto horien arabera erabaki da zein argazki azalduko diren egutegi berrian. Erakusketa ikustera joan direnek aurtengo txapelketako maila ona azpimarratu dute.

Irabazleek abenduaren 18an jasoko dituzte dagozkien sariak, eta herritarrek argazkiekin osatutako egutegia jasoko dute Gabonak baino lehen.

Argazki bilduma ikusteko kilkatu hemen.

 

Programa xoxua

Jokin — 2008/12/01 11:11
Argazkik earrak dia baño programa xoxua indezue, pixkat tristia festak izateko

Ta hi nun hitzan?

John Smith — 2008/12/01 14:29
Ta hi nun hitzan festak antolatzerako garaian? Seguru aski ideia bikain asko edukiko ituan ezta? Ba hurrengon badakik, parte hartu, eta ez dituk horren tristiak izango.

Smith ezdek eze ulertu

Jokin — 2008/12/01 14:59
Smit: ze krixto ulertuek? Programan itxuraz ai niñun ta ez festetan daonaz. Lau argazki besteik eztizkiye jarri ta sanpedrotakua alde earrekua huan.

OK

John Smith — 2008/12/01 18:49
Barkatu, baina nazkatuta natxiok denaz kexu besterik ez direnaz. Gaizki ulertu diat. Hemendik zorionak festa hauek prestatzen parte hartu duten guztiei. Ondo Pasa!

....

ander atorrasagasti — 2008/12/01 19:13
hurrena lagundu karkarakoi zure proposamena bidaliz.....

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea