Argazki tailerra antolatu du Orioko Ikastolak
Maiatzean emango da 10 orduko ikastaroa
Argazki tailerra antolatu du Orioko Herri Ikastolak maiatzerako. Argazki digitalaren oinarrizko ezagutzak lortzea izango da ikastaroaren helburua eta ostiraletan edo larunbatetan –oraindik erabakitzeko– izango da, AAEE-tan argazki espezialitatean lizentziatua den Arantxa Arrillaga oriotarraren eskutik. 10 orduko tailerra izango da eta 35 euro balioko du.
Jarraian dituzue ikasgaien edukiak:
Sarrera: kamera digitalaren ezaugarriak azaldu eta ordenagailura nola pasa argazkiak.
Argazki programa: argazkiak lantzeko Photodeluxe programa azaldu, oinarrizko ukituak eta eraldaketak lantzeko.
Erretratua: erretratua ateratzeko truku batzuen azalpena. Kalera irteera argazkiak ateratzera eta gero ordenagailuan landu.
Paisaia: paisaiak ateratzeko trukuen azalpena. Kalera irtenaldia eta ordenagailuan landu.
Argazkiak inprimatu eta albumak sortu: argazki programak dituen baliabideekin album digitalak sortu eta paperean inprimatzeko irudiak prestatu.
Interestuek apirilaren 14tik 28ra bitartean eman beharko dute izena Ikastolako idazkaritzan, bertaratuz edota telefonoz (943 83 47 04).