Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aristerrazu trikiti-plaza omenduko dute bihar
Dokumentu Akzioak

Aristerrazu trikiti-plaza omenduko dute bihar

2008/03/15

Azpeitiko San Jose Trikiti Jaialdian egingo da

Azpeitiko San Jose Trikiti Jaialdian Aristerrazu trikiti-plaza omenduko dute bihar, eta urteetan aterpean dantzan aritu direnei gonbitea egin zaie Azpeitiara joateko, jaialdian parte hartzeko. Andatza auzoan igandero antolatzen diren erromeriek trikitilariak plazaratzeko garrantzi handia izan dute, bai eta gazteek elkar ezagutzeko eta inguruko jendeak dantza egiteko ere.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak dio Aristerrazuko erromeriek rol inportantea izan dutela: Aristerrazun orain dela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen, eta bertan izen handiko trikitilariak bildu izan dira: Elgeta, Sakabi, Eleuterio Tapia, Maltzeta eta Kaxiano, esate baterako. Gainera, belaunaldi berriko jendearentzat ere askotan izan da lehenengo plaza. Nolabait esateko, erromeriak antolatzen aritu diren urte luze hauetan, trikitixaren ezinbesteko bilgune bilakatu da, eta, nola ez, trikitixaren azken urteetako bilakaeraren lekuko fidela suertatu da Aristerrazu.

Bihar, igandean, izango da Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, arratsaldeko 17:30ean, eta sarrerak 12 euro balio du. Egunean bertan takila 16:00etatik aurrera egongo da irekita.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.