Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artisautza azoka Orion
Dokumentu Akzioak

Artisautza azoka Orion

2008/05/09

26 postu jarriko dira igandean, plazan eta Goiko Kalen banatuta

Hamaseigarren urtez jarraian, artisauek beren lanak erakutsiko dituzte igandean Orion.26 postu jarriko dira guztira, herriko plazan eta Goiko Kalean banatuta: ezti jakiak, larruzko lanak, bitxiak… izango dira ikusgai eta salgai. Gehienak lehendik ere gurean izan diren arren, lehenengo aldiz etorriko dira Fermin Eraña western zaldi munduarekin, Virgen de Uxue txokolatezko jakiekin eta Agua-Kt oriotarra bitxiekin.

Haurrentzat, berriz, zenbait tailer izango dira.

Kaleak alaitzeko asmoz, Danbolin musika eskolako txistulari eta soinujoleak kalez kale arituko dira goizean, 11:30etik 13:00etara. 11:00etan irekiko da azoka eta 14:00etan itxiko da eguerdian. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:30era egongo da ikusgai.

Azoka kutrea

Kutrea — 2008/05/12 11:10
Lotsagarria azokarena. estropak dianen earki muitzen dira sardinak ta sagardoa etb.ematen ta azokan zer. Benetan lotsagarria azokarena,hau da hau kutrea.

ze lotsa!!

herritar bat — 2008/05/12 11:22
hau da hau lotsa azokarena!! giro eskasa, baliabide gutxi udalaren partetik...pena eman zidan bereziki goiko kalen zegoen postuak. postu bakarra aldapan bakar bakarrik eta esfortzu batere ez zela egin udalaren partez iruitzen zait. ikusi da gainera gero eta postu gutxiago etortzen direla oriora. paso egiten al dute? ez nau harritzen, hori baino hobeto ez ezer egitea. Lotsa sentitu nuen herritar bezala, kanpotik lagunak etorri eta komentario bera egin zidatenean. en fin, arrauna ez zen tarteko eta ez da harritzekoa, eh?? badirudi berriro ere herri honetan kultura arrauna dela soilik.

beti arrauna

herritarra — 2008/05/12 12:31
aber zeba sartzen dezue arrauna kontu guztietan?kutrea bazen kutrea zen eta lixto, ez sartu arrauna emen ere!!

EZ ZEA

zeba ez? — 2008/05/12 15:16
...Zer sartu behar dugu bada? Arrauna besterik ez dagoela ematen du eta herri honetan...eta horri ez diozu ezetz esango ezta? Azkenean nazka hartuko diogu batzuk behintzat ere arraunari!...Esan beharra dago oso garrantzitsua izan dela eta dela gure herriaren kultura, kirol eta identitatean, baina pasa gabe, originalak izan gaitezen behingoz!!!

Hurrengorako

Patxi — 2008/05/12 16:34
Horrenbeste kexatzen direnei: hurrengorako kexatu beharrean bakoitzak bere aportazioa egingo balu udalak zer egingo dien itxaron gabe, ba agian zerbait itxurosoagoa aterako da. Arraunarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzen direnean jende piloak hartzen du parte horiek organizatzeko (bai arraunlariak eta baita ere herriko bestelako jendea ere), aurtengoa kutrea izan dela esaten energia gastatzen egon beharrean, hurrengo urtekoa nola hobetu pentsatzen egon beharko lukete kexati kuadrila honek

azoka garestia da !!

ulertueziña — 2008/05/12 17:11
Nik ere ez det oso ondo ulertzen azoka eta arrauna uztartzeari buruz. Zer ikusia dauka ba??. Arrauna antolatzen denean ba... inguruko arraunzale, familiarteko eta kirolariak etortzen dira eta horrek bizi-txispatxoa sortzen du herrian. Baiñan hori, kirola berak, arraunak ematen du. Oriyon erriyua zoragarriya daukagu eta arraun antolamendu onak, kalitate nahiko onekoak, eskaintzen dira eta erantzuna izaten dute. Horrek bakarrik, jentea erakartzen du. Azokak berriz.... ni Errenterian izan nintzen orain dela pare bat aste eta zer esango dizuet ba..Kontutan hartuta urte askoetako ekintza dela, famatua dela, ea.... ba eskaxa iruditu zitaidan. Jakiña, Oriyon, berria izanik, lan asko egin beharko da egun hau finkatzeko. Kontutan hartu dezagun, eta hau nere iritzia da, gaur egungo jente askorek, muxin egiten diola honelako lanbideei. Makrozentro-eroskiz inguratuta gaude eta hor bukatzen dira askoren irudimen guztiak. Azoka garestia da. Bai, hainbatek oso gustoko ditu baiñan gutxiengoa da. Beraz, ausnarketa egitea eskatzen zaio Oriyoko udaletxeko arduradunei.

Berria?

Kutrea — 2008/05/12 20:12
azoka berria dela esaten duzu,goiko albistea irakurri ta geo idatzi,16.urtez antolatu dute ta, ta urtetik urtea kutreagoa da.

Patxiri erantzunez

aina — 2008/05/12 21:51
"Horrenbeste kexatzen direnei: hurrengorako kexatu beharrean bakoitzak bere aportazioa egingo balu udalak zer egingo dien itxaron gabe, ba agian zerbait itxurosoagoa aterako da" diozu, kontua da badagoela bestelako ekitaldiak bultzatu eta antolatzen, baina udalaren jarrera denekin ez da berdina.

aurrekoa zuzenduz

aina — 2008/05/12 21:53
"Horrenbeste kexatzen direnei: hurrengorako kexatu beharrean bakoitzak bere aportazioa egingo balu udalak zer egingo dien itxaron gabe, ba agian zerbait itxurosoagoa aterako da" diozu, kontua da JENDEA badagoela bestelako ekitaldiak bultzatu eta antolatzen, baina udalaren jarrera denekin ez dela berdina.

Azkenekua

zeba ez? — 2008/05/14 14:30
...Patxi...eta zer esango zenieke bada, antolatzen saiatzen direnei eta udalak ateak "ixten" dizkienei? Agian horiek ere arraun ekitaldiak antolatzen hasiko balira, udalak beste jarrera bat izango luke beraiekin...ala ez? Hori ez dakigu, baina ez dena bidezkoa, zuk diozun bezala "bakoitzak bere aportazioa egingo balu udalak zer egingo dien itxaron gabe" esatea da, zeren eta, batzuk, lanean jarduten gara zerbait antolatu nahiean, eta ematen duenez, ez da komeni. Arrauna komeni omen zaigu eta...hau dena esanda,udalak zer egingo digun itxaroten ari garela uste al duzu? Kexatu beharko dugu bada!

jotasu ekin lanari

fijaziyua — 2008/05/14 17:44
Joder, hutzi ezazue arrauna. Hori dek hori fijaziyua !!Zer ikusia dauka arraunak, Oriyoko beste ekitaldiekin ?? 1901a urruti gelditzen da, eta makiña bat urtetan bizi da, laguntzakin eta laguntzarik gabe. Urtero urtero, gutxienez azken 25 urtetan, 20 bat ekitaldi antolatzen dituzte herriyan, maila desberdiñetakoak, batelak, trainerillak, yolak eta traineruak. Batzuk laguntza instituzionalarekin eta besteak batere be. Herriko jente pilloa integratu eta herrikoi funtzionatzen du. Urteak joan eta urteak etorri eta bertako gazte pilloak bere aixialdia osatzen du. Funtzionamendu integrala dauka, hobetzea dagoena noski eta orokorrean bere funtzio soziala ederki betetzen du. Azken finean, FUNTZIONATZEN DU. Beraz, arraunarekiko konparazio-fijazio hori baztertu ezazue. Oriyon gai da jentea makiña bat gauza egiteko, arraunari kasorik egin gabe. Adibide asko daude. Eta faorez, gauzak gaizki ateratzen direnean, zailtasunak bilatzen direnean, ekimenak porrota jasotzen dutenean, makiñabat lan papelera botazen direnean, kulpa ez eman arraunari joder. Edo zer pentsatzen duzue: Arraunakin lanean dabiltzan guzti hoyek, zerutik eroritako "mana" jasotzen dutela ala?? Makiña bat idea, proiektu, ekimen, lan, "porkulo" hartzera joaten zaizkie. Baiñan, ez dago beste erremediyorik, burua altxa ta segi aurrera. Konpetizioak berak erakutsitako lema da hori: Gaur atzetik..ahalegindu gaitezen biyar aurretik izaten. Hala bada, fenomeno. Eta ez bada, datorren asterako jotasu ekin lanari.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.