Artisautza azoka Orion
26 postu jarriko dira igandean, plazan eta Goiko Kalen banatuta
Hamaseigarren urtez jarraian, artisauek beren lanak erakutsiko dituzte igandean Orion.26 postu jarriko dira guztira, herriko plazan eta Goiko Kalean banatuta: ezti jakiak, larruzko lanak, bitxiak… izango dira ikusgai eta salgai. Gehienak lehendik ere gurean izan diren arren, lehenengo aldiz etorriko dira Fermin Eraña western zaldi munduarekin, Virgen de Uxue txokolatezko jakiekin eta Agua-Kt oriotarra bitxiekin.
Haurrentzat, berriz, zenbait tailer izango dira.
Kaleak alaitzeko asmoz, Danbolin musika eskolako txistulari eta soinujoleak kalez kale arituko dira goizean, 11:30etik 13:00etara. 11:00etan irekiko da azoka eta 14:00etan itxiko da eguerdian. Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:30era egongo da ikusgai.
Azoka kutrea
ze lotsa!!
beti arrauna
EZ ZEA
Hurrengorako
azoka garestia da !!
Berria?
Patxiri erantzunez
aurrekoa zuzenduz
Azkenekua
jotasu ekin lanari