Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asentzio ferirako izena emateko aukera
Dokumentu Akzioak

Asentzio ferirako izena emateko aukera

2010/04/13

Animaliak ekarri behar dituztenek animalien identifikazio zenbakiak edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dute

Maiatzaren 16an, igandearekin, Asentsio feria ospatuko da Aian. Udalak bertako baserritar eta saltzaileei parte hartzeko deia egin die, kontuan izanda, postua norbere jeneroarekin osatzen dutenek lehentasuna izango dutela. Lekua gorde ahal izateko, apirilaren 23a baino lehen jo behar da udaletxera –animaliak ekarri behar dituztenek animalien identifikazio zenbakiak edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dute–.

Ganadua, abereak edo animaliak ekartzen dituztenentzat honako dietak banatuko dira: esne behiak, 100 euro buruko; bigantxak, larre-behiak, idiak eta zaldiak, 60 euro buruko; 105 euro 15 ardiko lote bakoitzeko; eta ahuntzak, 15 euro buruko. Bestelakoetan –hegaztiak, txerriak eta abar–, kasu bakoitzean baloratuko da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea