Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteartean zozketatuko dituzte etxebizitzak
Dokumentu Akzioak

Asteartean zozketatuko dituzte etxebizitzak

2007/10/31

18:30ean hasiko da 39 etxebizitza tasatuak eta 36 babes ofizialekoak eskuratzeko zozketa, Karelan

Asteartean egingo da babestutako eta tasatutako etxebizitzen zozketa. 18:30ean emango zaio hasiera, Karela kiroldegian. Egun hauxe erabaki zuen Udalak urriaren 29ko alkate dekretu bidez. Udalak urriaren 3an jakinarazi zuen hondartza inguruko etxebizitzen zozketan zeintzuk parte hartu ahal izango duten eta zeintzuk ez.

Horrela, 253 lagunen artean erabakiko da babes ofizialeko 35 etxeetako bat nork erosi ahal izango duen. Elbarri daudenentzat bideratutako 36. etxea lortzeko pertsona bakarra dago zerrendan. 42 dira baztertutako lagunak.

Tasatutako 37 etxebizitzari dagokienez, 179 lagunek hartuko dute parte zozketan. Gainontzeko bi etxeak lortzeko, elbarrientzako bata, eta familia ugarientzako bestea, hiru lagun daude zerrendan. Bi elbarrienean eta bakarra familia ugarienean. Hemen  43 dira zozketatik kanpo geratu direnak.

Zerrenda ikusteko klikatu hemen.

Galderak

Pello Errota — 2007/11/07 10:15
Zein izan ziren ATZO zorionekoak? Hau al da ORAINkaria?...

Pello Molinoxi

Miel — 2007/11/07 12:17
Trixte al hago tokatu etzaikelako?
Utziyek Karkarakoi denbora hi! Bihar ateatzen eztuen bitarten ORAINKARIA izaten segitzeik.
Hori presak ta konformatu eziñak, motel! Hik ze nahi dek, orainkaria eo oraintxekaria?
Segi protekzioko etxen zozketan apuntatzen, noizbaitte tokatuko zaik eta.

Azkena

Pello Errota — 2007/11/07 14:03
Ez naiz Orion bizi eta uste dut ezin nuela etxe horietarako zozketan sartu, baina jakin nahi dut nori tokatu zaizkien. Nere galdera ironikoa mingarria egin bazaizu nire barkamenak.

Zozketaren emaitzak berehala

Jabier Zabaleta — 2007/11/07 15:01
Udalean garbira pasatzen ari ziren zerrenda gaur goizean eta, ulertzekoa denez, poliki eta kontu handiz egin behar da hori, hanka sartzerik ez gertatzeko. Berehala argitaratuko dira zerrenda horiek oriora.com-en eta karkara.com-en.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.