Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburuan izango dugu Erreboiloaren Festa
Dokumentu Akzioak

Asteburuan izango dugu Erreboiloaren Festa

2011/05/05

600 lagunentzako txartelak saldu dituzte

Bihar, maiatzak 6, emango zaio hasiera lehenengo Erreboiloaren Festari. Hasera batean 450 lagunentzako txartelak jarri baziren ere salgai, azkenean eskaerei aurre egiteko beste 150 saldu dituzte. Ezinbestean hartu beharreko erabakia izan da. Lehenengo edizioa izanik, beti daukazu zalantza, jendearen erantzuna ezin delako aurreikusi. Baina txartelak salgai jarri eta berehala uxatu genituen beldur guztiak. Egia esan, Erreboiloaren Festak izan duen harrerarekin oso gustura gaude, adierazi du Jon Redondo alkateak.

Bihar afariarekin hasi eta larunbat gaueko afariarekin amaituko da gastronomiaren jaia. Guztira bi afari eta bazkaria izango dira. Orioko Turismo Bulegoko arduradunen esanetan, oriotarrek erosi dituzte txartel gehien. Erreboiloaren Festa, hain zuzen, Orioko Udalak herriko arrantzaleen lana goratzeko eta arrantzaleak omentzeko antolatutako festa dela adierazi du. Hala ere, Gipuzkoako beste herrietatik –Zizurkil, Donostia, Irun, Errenteria, Hernani…– iritsitako mahaikideak izango dira erreboiloa jaten. Menua honakoa izango da: foie, txangurro entsalada, arrain zopa, erreboiloa parrillan eta postrea. Kafea eta edaria ere (Gailur kriantza ardoa, Getariako Ulazia txakolina, Insalus ura eta Saizar sagardoa) menuan sartzen dira.

Jatorduak girotzeko, Egunsenti otxotea ere izango da ostiral eta larunbatean.

Jatorduez kanpo

Erreboiloaren Festak irauten duen bitartean, Orioko plaza girotzeko bestelako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Larunbatean jarriko dituzte salmenta postuak eta, besteak beste, olagarroa eta taloak jateko aukera izango da. Horrezaz gain, txangurro izpitua, antxoak, atuna eta bakailaoa erosterik ere izango da.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Asteburuan izango dugu Erreboiloaren Festa

Joxe Mari, Katxiña eta Xixarioko parrileroak izango dira erreboiloa sukaldatzen.