Hemen zaude: Hasiera Albisteak Astelehenean izango da Salatxo abesbatzaren lehen entsegua
Dokumentu Akzioak

Astelehenean izango da Salatxo abesbatzaren lehen entsegua

2011/09/01

Korura gerturatzeko deia egin diete kantua gustuko dutenei

Udako oporren ondoren, Salatxo abesbatza lanera itzuliko da aurki. Irailaren 5ean, astelehenean, egingo dute lehen entsegua, 21:00etan Kosta Tailerreko lokalean.

Abesbatzatik dei egin diete kantua eta abestea gustuko duten herritarrei taldean parte hartzera. Adierazi  dute ez dela gaitasun berezirik behar eta gazte nahiz heldu, gurekin elkartzera eta musikarekin lan egin eta gozatzera gonbidatu nahi dituztela.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Astelehenean izango da Salatxo abesbatzaren lehen entsegua

Salatxo abesbatzaren emanaldia.