Hemen zaude: Hasiera Albisteak Astillerok eraman zuen Txurruka Inmobiliaria Ikurriña
Dokumentu Akzioak

Astillerok eraman zuen Txurruka Inmobiliaria Ikurriña

2008/02/25

Julio Aranbururi 20 segundo falta izan zitzaizkion 3.000 saltotako errekor berria egiteko

Jende ugari bildu zen otsailaren 23an Orioko kaleetan Orion jai programako ekitaldiez gozatzeko asmoz.

Puntual hasi zen Orioko 14. traineru jaitsiera. 42 traineru aritu ziren guztira lehian; horietatik lau Sarikolatik atera ziren (4.000 metro); gainontzekoak Mapil  paretik (6.000 metro).

Salatxo pareko helmugan, Santurtziko gazteen ontzia izan zen 4.000 metroak egiten azkarrena:15:05,69. Santa Cristina izan zen bigarren ia minutu batetara. Arkoteko beteranoek itxi zuten podiuma, 16:22,01 denborarekin.

Lehia nagusian, aldiz, Astillero nagusitu zen, bigarren izan zen San Pedro A traineruari 19,34 segundoko tartea atereaz. 20 minututik jaitsi zen ontzi bakarra izan zen kantabriarrena (19:54,71) eta Txurruka inmobiliaria ikurriña etxera eramateko balio izan zien. Orio A, berriz, hirugarren izan zen 20:18,02 denborarekin eta laugarren bukatu zuen estropada Hondarribia Ak.

Oriotarrek aurkeztutako beste ontziei dagokienean, seigarren izan zen Orio B 20:28,69rekin. Orio C-k, berriz, 22:19,49an egin zituen 6.000 metroak. Txakolin dastaketa

Garaikurra estropadako irabazleei emanda, Egunsenti otxoteak ordu erdi inguruko kontzertua eskaini zuen udaletxe azpian. Txakolin dastaketa eta sardin jana ere izan ziren plazan. 144 boteila txakolin eta 50 kg sardina banatu ziren guztira.

19:30ak inguruan ekin zion Julio Aranburuk 3.000 saltotako marka berria jartzeko saiakerari. Momentuoro alboan izan zituen prestatzaileak eta herritarrak. Azkenean, 14 minutu eta 46 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, errekorra baino 20 segundo gehiago.

Festa giroak iraun zuen bitartean, gazte asanbladako kide batzuk antzezlana egin zuten plazan. Bainujantziak eta eguzkitako materiala gainean, Orio Marbellarekin parekatu zuten.

Julio Aranburu

 
Egunsentian

Orio=Marbella

earki

Oriyotarra — 2008/02/27 21:58
Zorionak antolatzaileei arrauna, salto-errekorra, txakolina eta sardinen inguruan antolatutako larunbat arratsalde earrarengatik! Aupa Orio!

Ezin da erantzunik utzi

Astillerok eraman zuen Txurruka Inmobiliaria Ikurriña

Hirugarren izan Orio A-ko ontzia