Ikasturtea hasi du Ametsa gaztelekuak
Astearte eta ostegunetan itxi egingo dute
Udako oporrak bukatuta, martxan da Orioko Ametsa gaztelekua. Ordutegi berria izango dute, gainera, aurtengo ikasturtean: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara irekiko dute; ostiraletan, 17:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 16:30etik 21:00etara; eta igandean, 16:20etik 20:00etara. Astean bi egunez itxi egingo dute, hortaz: asteartetan eta ostegunetan.