Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atxiloketen aurkako manifestazioa gaur 20:00etan
Dokumentu Akzioak

Atxiloketen aurkako manifestazioa gaur 20:00etan

2009/06/24

Atzo egin zen batzar informatzailean 70 lagun inguru elkartu ziren

Atzo, 20:00etan, Patxi Uranga oriotarraren, Olatz Lasagabasterren eta Ainara Vázquezen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea eta batzar informatzailea egin zuten herriko 70 inguru lagunek. Atxilotuak askatu lelopean bildu ziren eta, bertan adierazi zutenez, hiru atxilotuak inkomunikazio egoeran daude eta atzo bertan Madrilerako bidea hartu zuten. Inkomunikazio egoera horretan torturatuak izateko arriskua omen dute. Horren aurrean, gaurko, 20:00etarako, manifestazioa deitu dute, azken bi hilabeteetan bi gazte oriotar izan baitira atxilotuak eta ez dute nahi herriak atxiloketa horiek kasu bakan modura hartzerik. Espainiar estatuak euskal presoekiko edozein elkartasun eta maitasun adierazpen galarazi nahi duela gaineratu zuten eta mobilizazio gehiago izango direla ohartarazi.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Atxiloketen aurkako manifestazioa gaur 20:00etan

Atzoko elkarretaratzea