Atzegiren salmenta plana aurkeztu da herrian
Ainara Oliden eta Izaro Herranz oriotarrek eta Arritxu Jonsansoro zarauztarrak enpresa ikasketen barruan egin dute plana.
Atzo, kultur etxeko areto nagusian 4. mailako enpresa ikasketetarako egindako Atzegiren salmenta plana aurkeztu zuten Ainara Oliden eta Izaro Herranz oriotarrek eta Arritxu Jonsansoro zarauztarrak .
Atzegi elkartearen berri eman zuten lehenik eta behin: Atzegizale (elkarteak egiten dituen ekintzen alde egotea), kolaboratzaile (diruz laguntzen duen partaidea) edo boluntario (adimen urriko pertsonekin asteburuak konpartitzen dituztenak) izateak zer dakarren azaldu zieten bertaratuei.
Informazio gehiagorako bi bideren berri ere eman zuten aurkezpenean: http://atzegizale.crearblog.com-en aurkezpenean esandakoaz gain, esperientzia pertsonalen berri eman edo har daiteke; informazioa nahi duenak, berriz, atzegizale@hotmail.com helbidera idaz dezake.
zoionak!
bikaina iruditu zitzaidan kultur etxeko aurkezpena.gai interesgarria, mami askorekin ederto azalduta, gainera!
zorionak egindako lanagatik eta zorte on!