Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurten, Santioko festarik gabe
Dokumentu Akzioak

Aurten, Santioko festarik gabe

2008/03/17

Laguntzeko prest dagoen jende berririk ez da azaldu

Joan den ostegunean elkartu ziren Santioko festak antolatzen ohi dutenak, eta laguntzeko prest inor berririk ez zegoenik ikusita, festak ez antolatzeko erabakia hartu zuten.

Aspalditik antolaketa lanetan aritu diren zazpi lagun elkartu ziren bileran. Larri ibili dira azken urteetan dena egiteko, eta aurten ikusi dute ezer ez dela aldatu. Horietako batek, Xabier Elustondok, esan digu ezin dutela horrela jarraitu: Gauez aritu ondoren, jende berberak ezin du hurrengo eguerdian berriro jardun. Gehiegi da, txandaka egin beharko genuke, baina gurekin lan egiteko inor ez dagoenez, utzi egingo diogu.

Hala ere, datozen egunetan taldean parte hartzeko prest dauden  batzuk azaltzen badira, berriro aztertuko dute egoera, baina berandu egiten ari zaiela erabakia aldatzeko esan digu Xabierrek.

 

Horrela ezin da

gautxoria — 2008/03/18 18:13
Danoi gustatzen zaigu festa itea baño geo iñor ezta pringatzen!!! santiyoko festak dia oriyotarrontzat "herriko" festaik onenak!!! Aber aurten de aurrea ateatzen dian!! jendia animau

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.