Aurtengo lanak bukatzear dira herriko baporeak
Montserrat ontzia eguerdian sartu da
Azken aldian hegaluzerik ez zela ikusita, pasa den urriaren 30ean atunaren kostera bukatutzat eman eta etxera itzuli ziren herriko baporeak, sare bila. Horrela, astelehenetik txitxarroa, sardina eta makaela bila aritu ari dira guztiak. Denetariko kopuruak porturatu dituzten arren, arrainaren prezioek ez diete askorik lagundu. Ondorioz, seguruenik, datorren astean lotuko dituzte baporeak moilan, negua etxean emateko.