Aus-art Records Canneseko "Midem" azokan
Juan Rekarte aiarra Cannesen da egunotan egiten duen lana ezagutarazteko
Juan Rekarte aiarraren Aus-art Records diskoetxea Midem azokan parte hartzen ari da egunotan. Ekoizten dituzten diskak eta egiten duten lanaren beri emateko asmoz, 8 dira Jaurlaritzak sustatutako erakusmahaia osatzen duten euskal enpresak: Aus-art, Baga-Biga Produkzioak, Brixton Records, Elkar, Etxe-ondo, Goi Music, Gor Diskak eta Munster/Vampisoul. Nazioarteko azoka entzutetsuenetakoa da Midem, eta 90 herrialdetako 5.000 enpresa bildu ditu aurten.
Elkarte edo enpresa bakoitzak bere helburuak dituen arren, Aus-art-ek bi dituela aipatu digu Rekartek: Beste nazioetako diskoetxeekin harremanak lantzea batetik, eta sortu berria dugun Ausart Capriccioso Audio DVD proiektua ezagutaraztea, bestetik.
Bestalde, musika munduko eragileekin hitz egiteko aukera dago azoka honetan eta baita egiten diren mahai-inguruetan eta hitzaldietan parte hartzeko ere. Igandean, esaterako, espainiar estatuko disketxe independenteen elkartea sortzeko mahai-inguruan parte hartu zuen Aiako enpresariak. Ondoren, Txinak, aurtengo herri gonbidatuak, antolatutako elkargunean izan zen bertako musikaz eta janariaz gozatzen.
