Auto batek su hartu du Orion
15:30 inguruan gertatu da, bat-batean, autoa aparkatuta zegoela, Eusko Gudarien kalean
Susto galanta hartu dute 15:30 aldera Eusko Gudari kalean
zebiltzanek. Izan ere, ordu horretan, Errasti ardotegiaren parean
aparkatuta zegoen auto bati motorretik kea zeriola jabetu dira zenbait
bizilagun. Suhiltzaile lanetan aritzen den herritar batek eta Aia-Orio auto enpresako langileetako batek su-itzalgailu batekin sua itzaltzea lortu
dute Zarauzko suhiltzaileak iritsi aurretik. Autoa Seat
Vario markakoa da, eta notizia hau
argitaratzeko momentuak inork ez zekien sua zerk eragin ahal izan duen.
