Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azaroaren 22rako moila irekita egotea espero du Udalak
Dokumentu Akzioak

Azaroaren 22rako moila irekita egotea espero du Udalak

2007/11/21

Lanak amaitzeko epea egun horretan bukatzen zaio Codosari

Bederatzi hilabeteren ondoren, moila azaroaren 22an irekita egotea espero du Udalak. Izan ere, egun horretan bertan amaitzen zaie  lanak bukatzeko epea Construcciones Donosti eta Urbanizaciones Iruñari (Codosa).

Erabat bukatzeko, azken xehetasunen bat edo beste falta bazaie ere (eskaileretako barandak, farolak eta itsasontziek portua jo ez dezaten beharrezkoak diren gomazko defensak), ibilgailuentzat errepidea behintzat erabiltzeko moduan izango dela, noski, adierazi du Jon Redondo alkateak.

Hasiera batean urriaren erdi alderako irekiko zutela jakinarazi zuten; baina, gero, atzeratu egin zen. Redondok honako azalpen hau eman digu: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren hanka sartze baten ondorioz, langileei gainera etorri zitzaien epea eta errepidea hilabetez ixtea erabaki zuten hasieran jarritako epe barruan amaitzeko.


Moila

"Munipak? Ez eskerrikasko!" — 2007/11/22 00:23
Ordua zehaztea ahaztu zaizue (edo hobe esanda udalari falta izan zaio zuei datu hura helaraztea). Zergatik hainbeste garrantzi orduari? Goizez asko eta asko garelako kotxea hartu eta lanera abiatu behar garenok. Ez dakigu goizeko 5etan, 6etan, 7etan... egongo ote den pasabide hau zabalik.
Udaltzaingoak ere erantzunkizun handia (handiena ez esatearren...) du gai honetan. Ez baitituzte etxez-etxe ateetan iragarkiak jartzen, autoz-auto multak jartzen dituzten erreztasun berarekin. Ah! Tuntuna ni, horrek ez du dirurik "ematen" (lapurtzen¿?)...

Oriotarron artean, kategori ezberdinak??

munipa itsu horiek!! — 2007/11/25 17:51
Karkara.com en bitartze, zera "salatu" nahiko nuke: Badirudi herrian kategoria ezberdineko biztanleak ditugula ("munipen" begietatik begiratuta bai behintzat!!). Nik derrigortua daukat Taxi paradan aparkatzea... deskuidatzen banaiz, munizipalen errezeta bait daukat segituan kotxeko parabrisan... baina badirudi alkate ohia izateak, beste kategoria bat duela hauentzat (eta diputazioko kotxea badu, oraindik eta kategoria haundiagoa). Astero pare bat alditan "egiten du lo" bere kotxeak taxi paradan... eta hara zer kasualitatea!! inoiz ez diot "errezetarik" ikusi!!! Zera esan nahi diet herriko munizipalei. Biztanle guztiak berdinak garela eta multak denontzat berdinak izan beharko luketela.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.