Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azken txanpa areto futbolean
Dokumentu Akzioak

Azken txanpa areto futbolean

2008/04/30

Bigarren taldeak ostiralean jokatuko du denboraldiko azken partida

Lehenengo Nazional B mailan aritzen den taldeak Gallarta izango du aurkari asteburu honetan. Partida larunbatean izango da, Gallartan, 17:00etan. Oriotarrak, 30 punturekin, 16tik 11. dira sailkapenean. Maiatzaren 10ean Ancla-Dosanporen kontra arituko dira etxean eta, 17an, ligako azken saioan, Ortziri Comodon izango dute parez-pare.

Bigarren taldea
Bigarren mailari dagokionez, ostiral honetan jokatuko dute denboraldiko azken partida. Eibarren izango da, 21:00etan, eta oriotarrek Kenciren aurka neurtuko dituzte indarrak. Garrantzia handiko neurketaldia izango da, irabaziz gero, mailari eutsiko baitiote gureek. Berdindu edo galduz gero, ordea, besteek zer egiten duten zain egon beharko dute datorren denboraldian maila berean aritu edo jaitsiko diren jakiteko.
 

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.