Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azpeitian agertutako gorputza oriotar batena izan liteke
Dokumentu Akzioak

Azpeitian agertutako gorputza oriotar batena izan liteke

2011/03/17

Atzo arratsaldeaz geroztik falta da etxetik Amaia Azkue Aldabaldetreku

Atzo arratsaldeaz geroztik falta da Amaia Azkue Aldabaldetreku, 39 urteko oriotarra, Getariako etxean. Atzo bertan jarri zuten senideek salaketa Zarauzko Ertzaintza etxean, eguna aurrera joan ahala haren arrastorik ez zela eta. Bi ume eta gizona ditu Azkuek.

Bestalde, Ertzaintzak adierazi duenez, berea izan liteke atzo bertan Azpeitiako Ibaieder urtegian agertutako gorpua. Inguruko bizilagun batzuek aurkitu zuten gorpua, urtegi inguruan zeuden odol arrasto batzuei segika. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, hainbat kolpez gain, tiro bat du emakumearen gorpuak.

Prentsak jakitera eman duenez, pistola bat eta beroki bat eta bestelako arroparen bat zituen plastikozko poltsa bat ere topatu zuten inguruotan. Auzitegiko medikuek gorpuaren lehen azterketa eginda,  Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten hilotza.

Ertzaintzak ikerketa irekita du eta kasua aztertzen ari da, sekretupean. Autopsia egin zain daude gorpua norena den jakiteko.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea