Banatu dituzte etxeak
Herritar ugari izan zen Karelan egindako zozketan
Atzo jakin zen, azkenean, hondartza inguruan egiten ari diren etxeak zeinek erosi ahal izango dituen. Sekulako ikusmina zegoen aldez aurretik eta herritarrek ez zuten hutsik egin. Karela kiroldegiko harmaila jendez betea zegoen 18:30erako.
Jon Redondo alkateak han zirenak agurtu eta guztiei zorte ona opa ondoren ekin zitzaion zozketari. Bertan, Maider Lopetegik Udal bulego teknikoko administrariak, Udaleko idazkari Jon Carrera eta Ibai Lertxundik hartu zuten parte notario batekin batera. Babestutako etxeak banatu zituzten lehenengo, tasatutakoak ondoren. Ordu bete beranduago, 19:30ean, bukatutzat eman zuten zozketa.
Zozketan agertutako izenen zerrenda ikusteko klikatu hemen:

Zorionak