Baporeak etxean dira, udaberrira arte
Trasteak sotoetan sartzen arituko dira egunotan
Herriko baporeek bukatutza eman dute aurtengo kostera. Gure Gogoa ontzia izan da porturatzen azkena, gaur goizean, gainontzekoak atzo sartu baitziren. Azken asteetan sarearekin aritu dira, hegaluzearen faltan. Baina harrapaketak ez dira nahi bezalakoak izan, arrainaren prezioek ez diete askorik lagundu eta itsaso txarra izan dute egun gehienetan. Trasteak sotoetan sartu eta merezitako deskantsua hartuko dute orain, datorren urteko otsaila bukaeran, berdeletara ateratzeko garaia iritsi arte.
