Hemen zaude: Hasiera Albisteak Barduliarren antzerkian parte hartzeko deialdia
Dokumentu Akzioak

Barduliarren antzerkian parte hartzeko deialdia

2009/07/02

Bilera antolatu dute 3an interesa dutenentzat

Zarautzen antolatzen diren Erromatar Jardunaldien barruan (abuztuaren 22 eta 23an) eszena bat aurkeztuko da erromatarrak hemen egon ziren garaian bertan bizi ziren barduliarren kultura eta bizimodua erakusteko. Patxi Santamaria aktore zarauztarrak idatzi du lana eta antolatuko diren entseguetaz ere arduratuko da. Zarauzko Arte eta Historia Museoko ordezkarien nahia da inguruan bizi diren harritarrek parte hartzea, bai antzezlanean zein egun horietan zehar antolatuko den barduliarren txokoan egotea, hurbiltzen direnek ikus dezaten nola bizi ziren garai hartakoak.

Uztailaren 3an antolatu dute bilera, Sanz Enea kultur etxean, 18:00etan, antzezpenaren gaineko xehetasunak emateko, eta bilera irekia da, inguruan bizi diren guztiei egin baitiete parte hartzeko gonbitea.

Museoak argitara emandako informazioa:

 UZTAILAREN 3AN BILERA BAT OSPATUKO DA BARDULIARREN GAIAREKIN LOTUTAKO ANTZERKI TAILERREAN PARTE HARTZEKO INTERESA DUTENEKIN

Zuzendariak, Patxi Santamariak, Erromatar Jardunaldietako berrikuntza honen xehetasunak azalduko ditu

Zarauzko Arte eta Historia Museoko ordezkariak eta Erromatar Jardunaldietako berrikuntza den barduliarren gaiarekin tutako antzerki tailerra zuzenduko duen Patxi Santamaria aktore zarauztarra, ekimen honetan parte hartzeko interesa duten pertsonekin bilduko dira antzezpenaren xehetasunak zein izango diren aditzera emateko. Informazio-saioa datorren uztailaren 3an ospatuko da, 18.00etan, Sanz Enea kultur etxean.

 Erromatar Jardunaldien aurtengo edizioak aurkeztu duen berrikuntza honi esker, zarauztarrei ospakizunean era ezberdin batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie. Proposamen honen funtsa, bertan parte hartzeko interesa dutenek barduliar kulturaren alderdiren bat erakusten duen eszena bat prestatu dezaten da, eta ondoren, jardunaldietako beste ekintza bat bezala antzeztuko da.

 Jarduera hau doanekoa eta irekia izango da. Antzerki-lanaren entseguak parte-hartzaileen aukeretara egokituko dira, eta horretarako, uztaila eta abuztuan hainbat saio antolatzea aurreikusten da, interesatuek dituzten oporren arabera hobekien datozkien datak aukeratu ditzaten.

Antzerki antzezpena udalerrian abuztuaren 22 eta 23an ospatuko diren IV. Erromatar Jardunaldiek aktiboki parte hartzeko eskaintzen duten aukeretako bat da. Beste aukera bat, aurreko edizioan egiten hasi zen bezala, barduliar kokaleku bateko egunerokoa birsortzea da. Bertan, parte-hartzaileek, Zarautzen duela 2.000 urte, Erromanizazio garaian garatu zen kultura hartan ohikoak ziren zereginak egingo dituzte. 

Zarauzko Arte eta Historia Museoak herritar guztiak gonbidatzen ditu prestatu diren ekimenetan parte hartu dezaten, bai kanpamentua edo antzerki tailerra prestatu eta bertan parte hartuz eta baita gainerako ekimenen antolaketan. Bilerara joateko arazorik edukitzekotan edo informazio gehiago behar izatekotan interesatuek 943 835 281 telefonora deitu dezakete edo mezu elektroniko bat idatzi  info@menosca.com helbidera.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea