Hemen zaude: Hasiera Albisteak Barrutik eta kanpotik bustia Txakolin Eguna
Dokumentu Akzioak

Barrutik eta kanpotik bustia Txakolin Eguna

2008/03/31

17 postuetan nahi adina txakolina dastatzeko aukera

Goiza eguzkitsu esnatu bazen ere, hodeiak zain zeuden deskarga egiteko justu ospakizuna hasteko momentuan. Dena prest zegoen Aiako plazan Txakolin Egunari hasiera emateko, baina eguraldiaren aldaketa ikusita, dema plazara eraman behar izan zuten guztia. Oztopo nahikoa ez, eta izotza oraindik iritsi gabe zegoenez, atzeratu behar izan zuten hasiera, txakolina hozteko modurik ez zegoela-eta.

Eguerdiko hamabiak pasa hasi ziren kopak eta pintxoak hartzeko txartelak saltzen. Orduan, bai, pixkana-pixkana bete egin zen plaza. 17 postuek aukera zabala eman zuten aurtengo txakolina dastatzeko, eta jendea oso gustura aritu zen batetik bestera nahi adina probatzen. Txahal erreak ere itxura ederra zuen, eta pintxoak ateratzen ari zirenek lana izan zuten zain zeuden guztiei kasu egiteko.

Zailtasunak gaindituta, oso une atsegina pasa zuten hurbildutakoek, eta ongi etorri egoki eman zioten aurtengo uztari.

 
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.