Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beñat Carrera baldintzarik gabe aske utzi dute
Dokumentu Akzioak

Beñat Carrera baldintzarik gabe aske utzi dute

2008/02/11

Gazteak igeltsua jarrita du eskuineko besoan hartutako kolpeen ondorioz

Epaileak eguerdi partean baldintzarik gabe aske utzi du atzo Bilbon atxilotutako Beñat Carrera oriotarra. 12:30 inguruan atera da auzitegitik eta etxean da uneotan. Gazteak Karkarari azaldu dionez atxiloketa bortitza izan zen oso: Hiru borrakada eman zizkioten besoan eta bizpahiru metro eskasetik jaurtitako pilotakada bat jaso zuen bizkarrean. Komisaldegian emandako tratua, berriz, zuzena izan zela adierazi du. Aipatzeko moduko gertakari bakarretakoa ertzainetako batek, gaztea ziegara sartzerakoan, eguzkitako betaurreko batzuk ea bereak ziren galdetu zionekoa da. Carrerak baietz erantzutean, ertzainak betaurrekoak bere aurrean apurtu zituela adierazi du. Arratsaldean, berriz, ospitalera igo behar izan zuten besoa nola zuen ikusita eta medikuek igeltsua jarri zioten.

Gazteak erabat ukatu du istiluetan parte hartu izana eta gaineratu du ingurutik alde egiten ari zenean ertzainek bidea itxi eta konturatzerako gainean zituela.

gezurra darabilte

herritar bat — 2008/02/11 16:49
Politikariak gezurretan hari dira lotsa gutxirekin. Nork erabili zuen bortizkeria Bilbon? Manifestariek ala ertzainek? Eskubideak ertzainek urratu zituzten. Hortzetaraino armatuta eta aurpegia enkaputxatuta zutela lurrean eserita zeuden herritarrak atxilotzen eta txikitzen.

errepresiorik ez

beste herritar bat — 2008/02/11 17:02
Alderdia ilegalizatu, herritar bat atxilotu, kontzentrazioan ertzainek numeritoa montatu, noiz arte horrela? ...eta gaur berriz, esnatu, irratia piztu eta beste hamahiru(hamabost omen dira) atxilotu... aski da! ERREPRESIORIK EZ!

Burrunba sortzera goaz

Politikari koldarrekin nazkatua dagoen bat — 2008/02/12 07:30
Eskura ditugun bitartekoak hartu eta herriko plazan elkartuz burrunba egitera goaz. Kaxuela, bidoi, tronpeta, tanbor, bozina, turuta edo ta dena delakoarekin. 20:00tan elkartuko gara plazan eta azkeneko atxiloketa eta sarekada faxistak salatuko ditugu. Euskal Herriari independentziaren aukera ezabatu nahian dabiltza. Denok dakigu ezker abertzalea dela gaur gaurkoz independentziaren alde egiten duen aukera bakarra. Horregatik egurtzen eta atxilotzen gaituzte, baina jai dute. Horretara datoz atxiloketa guzti hauek. INDEPENDENTZIA AURRERA, EUSKAL HERRIA KALERA! lemapean herri honek aske izateko duen aukera aldarrikatuko dugu. Animo eta aurrera.

Haika mutil, segi aurrera.

gazte ta errebelde — 2008/02/12 07:44
Gazte errebolta antolatu ber diyau. Herriyan bagitxaudek neikua gazte ta hori earki somatuko diyek aurpegiya eskutatzen dabiltzan herriko batzuk. Gaztiak re plazan izango gaituk zarata eiten. Earki entzungo ziguek. INDEPENDENTZIYA AURREA, GAZTERIYA KALEA REDIOS!!!!

errebeldeari

barrabil — 2008/02/12 20:43
Hobeto huake txorakeriak utzi eta lan gehiago hingo bahu. Aspertuta dago gendea zuen zaratekin. Errebolta hire buruan egin behar dek, eta lan pixka bat egin, mutil haundi, eder eta diruz betea izateko. Ez orain haizen panpiña.

barrabil haundiyai

gazte ta errebelde — 2008/02/12 23:27
Errebolta beharrezko diyau herri hontan hire moduko espabilauai begiyak irekitzeko. Agian ez nauk hi bezain mutil haundi eta diruz betea izango, baina ederra fijo baietz, ja, ja, ja. Nolatan sartu hinteke nirekin ideaik euki gabe ze adin diyaten? eota zenbat lan ein diyaten? Heorrek jakiteko esangoit ez naukela mukiyak jatetik bizi. Ezta PNVko aita batek emandako erentzitik eota entxufetik ere. Gehinak bezela lan eiteyat gogor. Zekaten apurra neronek sortutakoa dek. Earki kostata gainea. Aspalditxoan natxiok bakarrik bizitzen, badituk urte batzuk, eta inork etzizkidak babarrunak patu beharrik. Etxea eta babarrunak neronek patzeizkit. Eta bukatzeko, gustatu altzaik gaurko burunbada? earra izandek, nahi etzutenek ere earki entzun ditek.

erreboltosoari

barrabil — 2008/02/13 10:28
gustora egon nauk hire egoera entzuten, egia esan eta, negar egiteko pelikula ematen dik. Burunda ez diat entzun, ze ez nauk Orion bizi, eta gauza inportaneagoak zezkat egiteko, zuen txorakeriak entzun baino. Izan untsa.

barrabil haundiyai

Gazte ta errebelde — 2008/02/13 16:44
Pozten nauk motel gustora irakurri badiak. Nire egoerak negargura ematen badik, bueno, baina nigatik ez kezkatu ikearri gustora bizi nauk eta. Baina batzokian bazeuzkat lagun alper xamar pare bat eta haiek bai behar ditekela laguntza. Akaso hire herriko batzokian kolokatu ahalko dituk, baina hori bai ezaiek lan gogorrik jarri, ez ditek gustoko. Izan untsa ta kontu ibili sasiak ere begiak baditik eta.

errepre...zer?

Oriyotarra — 2008/02/13 21:07
Bilboko manifestariak eta bertan atxilotu zituztenak Ertzainen partetik jasotako tratua salatzera Bergarako Auzitegietara jo dezakete... kontxo, gure Euskal Herriaren eskubideen aldarrikatzeko aitzakiarekin norbaitek petardo batekin lehertu omen dizkik auzitegiok! Txintxo ibili, lan earra ematezue ta! Aupa Orio!

INjustizia espaiñola

beste oriyotarra — 2008/02/13 23:57
Ertzainen, naiz polizia edota guardia zibilen partetik jasotako tratu txarrak salatzeak bide motza du. Hori badakizue. Balzaren mutil bizkorrak, aurpegia estalita inpunitate osos ibiltzen dira. Eta egoera horretaz earki baliatzen dira. Eta gainontzean ze nahi duzuba, espainolek beraiek asmatutako legediak erabiltzen dituzten bezala enau bate azaldatzen Bergarako Auzetigiari egin diotenak. Auzitegiak eta legeak gerrarako tresna bilakatu ditu PSOEren gobernuak.

Aupegia estalita

Oriyotarra — 2008/02/14 00:15
Ertzainek aurpegia estalita daramatelako inpunitate osoz ibiltzen omen dira... ederki motel, kale borrokan eta kloratitakin "jolasten" dabiltzanak aurpegia erakusten ditek ba! Terroristei eta beraien ekintzak horrela justifikatzen dituzuen bitartean zuekin jai daukagu. Txintxo ibili! ta aupa Orio!

Oriyoko Martiri berria

Oriyotarra — 2008/02/14 00:23
Ezker abertzaleko fededunok, badugu Oriyon Martiri berria...

Baietz ba, oriyotar hau babua dek.

bat gehio — 2008/02/14 00:47
Normala dek ados ez egotea, ez ulertzea... etziok ezer justifikatu beharrik. Oain, ezai lotsagarri geratu "terrorista" ta "ertzain supeheroian" diskurtsoakin. Pena emateiak motel ze hik ez dek jakingo, seguruaski, zer dan zerbait maitatu ta hori defendatzea. Ta hori defendatzearren askotan dana galduz. Ez dakak bitartekoekin edota metodoekin ados egon beharrik baina hik jolasa deitzen dioken borroka hortan, hire herriko semek bizia ta askatasuna galtzen ditek. Hik dituken komodidade danai uko ein ta hor sartzen dituk, zeatikan? e zeatikan?

bat gehio-ri

Oriyotarra — 2008/02/14 12:43
Beti bezala, irainean erori zarete... txintxo ibili eta Aupa Orio!

galdera

prostituta — 2008/02/14 13:52
Ea ba El Diario Vasco-k ere ikasten dun. earra euro pila jasotzen dituna prostituzioari tokia emanez. Galdera: Gara, Berri, ea... joera hau baaldute? ( Avui deja la rentable esquina de la prostitución Como nosotros hace un año, el diario Avui acaba de anunciar que no admite anuncios de prostitución. Ya somos al menos cuatro los periódicos que hemos tomado esta decisión: La Gaceta de los Negocios, Público, Avui y 20 minutos. Pero aún hay muchísimos más que, un año después de que nos lo pidiera el Congreso de los Diputados, siguen sin abandonar su esquina más rentable. Como escribía Juan José Millás en El País (que publica todos los días tres o cuatro páginas dedicadas a lo que llama relax) "ni siquiera aquellos que en sus editoriales condenan el comercio del sexo han renunciado a los beneficios de la prostitución. Tampoco los que editan suplementos religiosos y cuyos columnistas hablan de Dios con la confianza con la que usted y yo hablamos de nuestro cuñado. Todos los editores continúan en la esquina, con su bolso de piel marrón, meneando el abanico".)

Garan eta Berrian ez.

prostituto — 2008/02/14 14:01
Ba Garan eta Berrian ez dute prostituzio anuntziorik jartzen. Bada zerbait gaur egunean. Eta Diario Vascon. Lotsagarria. Apaiza eta katoliko sutsuak defendatzen duten egunkaria, prostitutaz eta prostitutoz josiak. Eta jakiña, dirua barra-barra jasoaz. Komertzio sexuala indartuz, potentziatuz, Vocentoko egunkaria pp-koa. Bai El Diario Vascotaz ari naiz.

gaur, greba

Berria egunkaria — 2008/02/14 15:34
BERRIA.INFO gaur ez da eguneratuko Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) langileek bat egin dute gaurko deituta dagoen greba deialdiarekin. Ondorioz, gaur ez da BERRIA.INFO eguneratuko.

greba, gaur

Gara egunkaria — 2008/02/14 15:35
Gara.net-eko langileok bat egin dugu ezker abertzaleak gaurko deitu duen greba orokorrarekin eta, beraz, gaur ez da edizio digitala eguneratuko.

Greba

Karkara zalea — 2008/02/14 16:47
Edizio digitalak ez dira eguneratu. Ondo, grebarekin kontsekuente. Eta paperezkoa? Hauek egiterakoan ez duzue greba egin? Hori ez zait horren kontsekuente iruditzen. Grebari buruz, oso ondo iruditzen zait egitea. Eskubide bat da. Baina egin nahi ez dutenek ere eskubidea dute ez egiteko. Eta grebalari ugari egon da komertzio txikiak presionatzen grebara gehitu zitezen. Nere eskubideen alde greba, baina zure eskubideak urratuta. Hori ez dago batere ondo, eta gainera ez dut uste ezker abertzaleari batere onurarik egiten dionik. Azkenik, (ustezko)anonimotasuna lagun biraoak botatzen ibili diren horiei galdera bat. Konturatzen al zarete holako idatziekin konpromezuan jartzen dezutena Karkara bera dela? Karkarak erabaki beharko du zein mezu borratu (dena ez da zilegi, irakurri arauak), zein ez, eta ondoren zuen haserrea jaso, baten edo besteren alde egiten duela eta. Gainera, alderdi batzuen kritikak entzun beharko ditu impartziala ez delakoan... Tamalgarria.

Ikastola auziperatua

hurrengo hurratsa — 2008/02/14 17:13
Ba orixe egiten dute gaur egungo agintari politiko eta judizialak. Espaiñolak eta Erkide autonomikokoak. Euskaldun abertzale eta independentista bezala nere eskubideak urrutu, akabatu eta kartzeleratu. Egin, Egin Irratia, Egunkaria, 18/98, Zumalabe, Herri Batasuna, Batasuna, Euskal Herritarrok, ANV, EHAK,......hainbat eta hainbat, ta segi eta segi. Laister IKASTOLA izango da berain begipean. Laster auziperatua. Denbora izango da testigu. Ea orduan, karkarazale hori, non zauden, zer idazten duzun....Guztiak suntsituak. Guztiak akabatuak. Guztiak kartzeleratuak. Nork urratzen ditu eskubideak ?? Eta ez hasi biolentzia eta kaka. Ea ba nork erabiltzen dun benetako biolentzia, biolentzia demokratikoa, biolentzia instituzionala, biolentzia suntzitzailea, biolentzia judiziala-gartzonkidea, erregearen ejertzito mertzenarioaren biolentzia militarra, konstituzio espainolaren lexiko-biolentzia (una grande y libre).

Greba

Karkara zalea — 2008/02/14 17:25
Ni ere ados nago eskubideak urratzen direla diozunean. Guztiz. Zu ere ados al zaude greba egin nahi ez dutenek ere eskubidea dutela ez egiteko? Eta hauek presionatzea gaizki dagoela? Edo aurretik eskubideak urratu direnez, besteenak ere salto ditzaketelakoan zaude? Gainera, berriz diot ez dudala uste ezker abertzaleari batere onurarik egiten dionik. Karkarari komentario txiki bat. Hemen idazten degunean ez ditu lerro saltoak errespetatzen gero idatzia irakurtzerakoan, eta horrek mezuen ulermena asko txartzen du. Ea konpontzerik badezuten.

Indarkeria instituzionala

hurrengo hurratsa — 2008/02/14 17:52
Begira, ni nere bizitzan presionatuta nago. Ezin detelako argi eta garbi nere posizionamendu politikoa ozenki zabaldu, ozenki landu, ozenki bizi. Beraz ni espainola ez eziteko bizimodu ahalegin honetan, momentuoro presionatuta nago. Ez det espainola izan nahi, euskaldun librea izan nahi det, bainan ez didate uzten. Indarkeriaz gainera. Judizial-indarkariaz gainera, epaile-ultranazionalista-espainolaren indarkeriaz gainera. Ezin det duintasuna mantendu. desorekatu egiten naute, momentuoro eta indarkeriaz. Nork presionatzen nor ??

Greba

Karkara zalea — 2008/02/14 18:03
Dialektikan sartu gabe. Galdera bakar bat, 2 erantzun posible. Ados al zaude greba egin nahi ez dutenek ere eskubidea dutela ez egiteko?

2 erantzun posible

hurrengo hurratsa — 2008/02/14 18:16
Jakina, hori azpimarratu beharrik etzagok !! Han eta hemen, bestearen askatasuna zapaltzen dekenean, hirea akabatzen dek. Eta gure askatasuna aspaldidanik zapalduta zegoek. Eta hiri ere galdera bakar bat, 2 erantzun posible. Ados al zaude euskal independentzia eskatzen dutenak ere eskubidea dutela eskatzeko?

Greba

Karkara zalea — 2008/02/14 18:33
Bai, guztiz. Eta horrexegatik nago greba egin nahi ez dutenak ez presionatzearen alde. Gure zilegitasuna galdu besterik ez dugu egiten horrelako ekintzekin.

foro honetan denak hb-koak zergatik zeate?

pernando — 2008/02/14 18:49
Gustatuko litzaidake beste gendeari ere irakurri. Zuen diskurtsoa ya nekagarria egiten bait da.

ikastola urrengo aiziperatua

hurrengo hurratsa — 2008/02/14 19:18
Begira pernando, joan adi Diario vasco irakurtzera. Han izango dek irakurgai PP-ren idearioa, Eliza sakrosantuaren katolizismoa, Espainiako idearioaren bozeramailea, putaetxe, putazale eta prostituziori buruz diruba ateratzeko nahiko iragarki, PNV-euskal-light eta sasi-euskaldunen "punto-deencuentroa". Hori bai dela nekagarriya, zapaltzailea, irangarria. Duintasuna aspalditik galdutako izateko itxura dek pernando.

errealeko jokalariak ere busti dira

sartu helbide honetan — 2008/02/14 19:31
http://www.20minutos.es/noticia/349057/0/real/sociedad/batasuna/

duintasuna

Pernando — 2008/02/14 19:35
zein duintasun, kotxe bonbak jarri, gendea hil.....hori dek duintasuna????? Hobeto zenueke El Diario Vasco-n jartzen duen putetxe batera joan eta beltzen bat astindu. Hori gendea hiltzea baino hobeto dek.

Grebagatik Itxita... edo Itxiarazita

Oriyotarra — 2008/02/14 19:36
Pentsatzen nuen bezala, oso modu "elegantian" grebalariek Orion irekita zeuden dendak eguardian itxitzera "gonbidatu" dituzte. Noski, ez balute itxi bihar goizean denda berdin-berdin aurkitu luketen da galdera. Txintxo ibili, eta Aupa Orio!

manifa

pernando — 2008/02/14 19:42
Gaur zer eskatzen zenuten, torturarik eta ilegalizariorik ez? ETAk hiltzen duen gendea torturatuko eta ilegalizatuta geratzen da betiko!!!!!

ez duzue Euskal Herria maite

lotsagarriak — 2008/02/14 19:53
Hemen dituk, beltzak astintzezaleak (pernando-xenofoboa??) eta sasialkatetxoak (Oriyotarra-alkatetza-defentsa-a-ultrantza). Ikusten da bai oso komodo bizi direla. Ez dute Euskal Herriarik nahi. Nahikoa dute beraien mafiak ematen dizkieten "postuekin" bizi. Alkatetzak, diputapenak, gobernuautonomikoak, azken finean dirua beraien eskuetan izan ezkero, bost ajola euskaldunen herria. Nahikoa dute erkide autonomikoarekin. A! beraiek zuzenduta eh!! Ezin ulertu, kotxe-bonbak, ejerzitoak, goardia zibilak, tortutadoreak, aspaldidanik dituztela ezarrita espainako agintariek, eta autonomiko agintariek, ezin ulertu zipaio-beltzak zer modu ederrean "gonbidatzen" gaituzten Madriletik datozen agindu iraingarriak betetzera.

pertsonak maite ditugu

Pernando — 2008/02/14 20:01
Hire listado triste horretan ez al dek ETAren ezer komentatu behar! Biolentzia beti era batera ikusten dezue.

listado zapaltzaile-hiltzaileena

segi — 2008/02/14 20:29
Hik ere biolentzia alde batera ikusten dek. Emaidak zerrenda bat biolentziarek gabeko elkarte politikorena. Hasiera emanez..lagunduko dit: PSOE-PP-IU-.....(Bere indar armatuak: erregearen ejerzitoa, galindoren guardia-zibila, bonoren inteligentziya...) PNV-Ar-..(Ertzaintza, zipaioaz osautako beltzak...), segizak hik......listado tristea ez, listado zapaltzaile-hiltzaileena baizik... segi, segi..

pernandori

herritar bat — 2008/02/14 20:44
Negargarria hire komentaioa, "putetxea jun eta beltzaren bat astindu". Hi bezelako pertsona arraziztekin jai zegok, hokerrenak etxean ditugu. Hi ze haiz euskal arrazizta?, hori eta madril aldeko ultranazionalistak igual igual. Hemen kontua dek elkar errespetatzea eta euskaldunok ez diagu espainian errespetorik jasotzen. Ez behintzat euskaldun soil eta burujabe bezela. Ni grebaren alde nagok, eta ez dagoenari etziok greba eitera behartuko. Eta Orion ireki edo lan egin duena lasai egon dadila, inork ez bait dio ezer egingo bere negozioari. Eskubide osoa du. Bestalde ezker abertzaleak aspaldi esana du ETAren bortizkeriakin amaitu behar dala. Arazoaren muinera jun eta euskal herriari hitza ematea da kontua. ETAk berak esan zian euskal herritarroi bere etorkizunaz libreki (Guardia zibila eta gobernu espainolaren injerentziarik gabe) galdekatu eskero ondorioa onartuko zuela eta bere borroka armatua geldituko zuela. Jakiteko dago galdeketaren ondorioa gobernu espainolak errespetatuko zuen. Ni ezetzean nago.

nork erabaki behar du?

Pernando — 2008/02/14 20:48
Talde politikoek erabaki behar dute herri honen etorkizuna (ezker abertzalea barne noski). Baino ez ETAk. Herriaren ehuneko batak (ETA) ez digu besteei ezango nola izango den gure herria etorkizunean. Hori denon artean (partido politikoek) erabaki behar dugu. Espero det nirekin denok bat etortzea.

adostasunak

pernando "pentsamiento uniko" — 2008/02/14 20:57
Zeatik espero dek (arrazista poltoloa),hirekin denok bat etortzea. Ni ez natxiok ados. Ez behintzat oraingo espainiako presiopean dauden partidu politikoen erabakiarekin behintzat. Herritar batek hor goian idazten dun moduan, beste euskal-politikaren egoera egongo litzateke. Beste partidu politikoak egongo lirateke. Hara, PNV ere beste era batekoa izango huke. Bai ta ere ezker abertzalea. Eta orduan, injerentziarik gabe eginiko aukerarekin egongo nauk ados. Kapitxe ??

ok pernando

herritar bat — 2008/02/14 21:01
Ados pernando. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen orok du erabakitzeko eskubidea, ez soilik talde politikoek. Herriak erabaki behar du. Gero ETAk hitzegingo du estatuarekin presoen askatasunas, desarmeaz, indar errepresiboen desmilitarizazioz... Herriak izan behar du hitza eta erabakia.

Hodei

gezurra zertarako? — 2008/02/15 11:10
Baten batek, hainbeste erantzun irakurrita izena ere ahaztu zait, atzoko greban dendak ixtera "gonbidatu" zituztela dio. Gonbidatu komilla tarten jartze horrek jokua ematen dio: esan, baina ez esan. Jakintzazu, herriko denda baten nengola ateko kristalean ITXITA jartzen zun pegatina txiki bat jarri zutenean. Ez zuten besterik egin. Ez ezazu gezurrik esan. Ez du ezertarako balio eta agerin geratzen zea eta. Zuretzat kalte. Orain, besteak kakazteko balio badu, primeran ezta? Horrela nola konponduko ditugu ba gure arazoak?

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea