Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beñat Carrerak atxilotuta jarraitzen du
Dokumentu Akzioak

Beñat Carrerak atxilotuta jarraitzen du

2008/02/11

Konzentrazioa deitu dute gaur arratsalderako plazan

Beñat Carrera oriotarrak atxilotuta jarraitzen du, dirudienez, desordena publikoak eragitea leporatuta. Ertzaintzaren Deustuko komisaldegian eman du gaua eta Bizkaiko entzutegiko zeldatan dago, epaileak deklarazioa noiz hartuko zain. Gaztea atzo atxilotu zuen ertzaintzak, Bilbon. Ezker abertzaleak deitutako manifestazio saiakeraren ondoren izandako istiluetan parte hartu izana leporatu diote. Haren ingurukoek, ordea, oso bestelako bertsioa eman dute gertakariari buruz. Izan ere, erabat gezurtatu dute Carrerak istiluetan parte hartu izana eta gaineratu manifestaldian parte hartu besterik ez zuela egin.

Konzentrazioa plazan 
Atxiloketaren berria zabaldu bezain pronto, konzentrazio baterako deia egin zuen Orioko ezker abertzaleak, 19:30erako. Ordu horretarako hainbat lagun bildu ziren plazan, 150 antolatzaileen arabera, Atxiloketei stop. Beñat kalera zioen pankartaren azpian. Ertzaintzaren istiluen kontrako furgoneta bat agertu zen plazara. Ertzainen buruak konzentrazioa legez kanpokoa zela eta, arduradunen baten datuak eskuratu ezean, sakabanatzeko agindua eman zien bertan bildutakoei. Parte hartzaileek, asanbladan, konzentrazioa bertan behera utzi eta astelehen arratsaldean berriro biltzea erabaki zuten Independentzia aurrera, Euskal Herria kalera lemapean.

 

Ertzainak konzentrazioan 1

Ertzainak konzentrazioan 2

elkartasuna adieraztera

Herritar bat — 2008/02/11 15:51
Hemendik herritar guztiei gonbidapena eginten dizuet gaur iluntzeko 20:00tan herriko plazara joateko. Eman diezaiegun erantzun eder bat faxista espainolei eta gu zelatatzera etorriko diren faxisten txakur zintzoei. INDEPENDENTZIA AURRERA EUSKAL HERRIA KALERA!!!! Eta Beñat eutsi goiai, laister gure artean izango haiz ta.

Beñat etxeruntz

azkenekoa — 2008/02/11 15:58
Beñat, oraingoz libre utzi dute gaur eguerdian. Epailearen aurretik pasa ondoren eta fiantzarik gabe aske da. Ikusi egin behar zer nolako inputazioak gainerantzen dizkioten. Hori berak kontatuko du. Bestalde, beso bat eskaiolatuta dakar, esgintze latza omen du ta.

Non ziren????

oriyotar bat — 2008/02/11 16:05
Jon Redondo, Iturain, Kotado eta beste guzti horiek non zeuden? gogorkeria hau ez al duzue salatu behar? orain beste aldera begiratuko al dezute? alde bateko gogorkeria bakarrik salatu behar al dezute? koldarrak.

atzokoa

ni — 2008/02/11 22:39
Zuei irakurri ondoren pastela era batera ulertzen da. Eta beti bezala pastelak bi alde ditu. Konzentrazioa egiteko baimena eskatu al zenuten? Gauzak ondo egin ezkero erantzun egokiagoa lortzen da. Gauza errezena egiten dezue ertzainekin sartu eta kitto, beraien lana da hauen alde txarra da beren herritarrekin horrela egon behar baina.. denok dugu gure lanean alde onak eta txarrak. Bakoitzaren lanak errespetatzen ikasi beharko genuke lehendabizi. Putakumeak nortzuk bere lana egiten dutenak, zuekin ados ez dauden politikariak, zuek, zuekin ados eta egoera pairatzen duten herritarrak.........?

ez justifikatu mentzenarioen lana

herritar bat — 2008/02/11 23:19
Ertzainek jokatzen duten papela justifikatzean lotsagarri geratu zara motel. Ez dira langile soilak. Bortizkeria erabiltzeagatik kobratzen dute eta askotan badirudi disfrutatu ere egiten dutela. Horretan jartzen duten borondatea eta amorrua ikusi besterik ez dago. Ertzain gehienak ikeragarrizko morroskoak dira eta zuk sinesten al duzu Beñat (edo beste edozein) atxilotzeko beharrezkoa zutela 2 edo 3 metrotatik pilotakada bat botatzea eta jarraian 3 porrakada ematea? Debaldeko bortizkeria da hori. Ez du justifikaziorik. Bestalde baimenaren kontua aitzakia hutsa da, kontzentrazioa beste kolore batekoa balitz etzen ertzainik etorriko eskupetekin. Gaur astelehena baimena eskatua genuen eta ala eta guztiz ere hor ibili dira beraien kotxe kamuflatuarekin plazari bueltaka kontzentrazio baketsua zelatatzen.

Iturain,ta orain zer?

Erre ke erre — 2008/02/12 10:07
Errepresioaren zurrunbiloa jada etxeraino sartu zaigu. Ta zu ixilik, zerbait egin beharko dezu,ala? Ez al zarete zuek be ezker abetzalea, ba? Eskaera zintzoa delakoan, zure zain.

Iturain gajua...

Gutxi hituan, ta oain gutxiyo. — 2008/02/13 00:22
Daoneako pena re emate ziak tipuak, bere alderkiko bakarra dek bistan dona. Gainontzekoak koldar utzak dituk. Earki ein ditek ospa atzeko atetik. Gauzak nola dian.

Aralar: hiru polboroi ogi artian baño lehorragokua...

Rouco Hormara — 2008/02/13 10:22
Gure Aralar ta bertako buruan erantzunan zain gaude, Buen Rollituan ezkerran erantzunaren zain gaude. Buen rollo diyot, "ezker sekua" (ez bustitzearenagatik) esan nezaken bezela. Hain ezkerra, hain berdea, hain abertzalea.. Ordun zeatik zaizue errexago biolentzi mota bat kondenatzia? Biolentzi estatala, aurrekuak esan bezala PNVn beso armatua, ez da biolentziya? Bilboko 3 kontenedorek tripakomin haundiyo emate al dizue herritarren besuak baño?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Beñat Carrerak atxilotuta jarraitzen du

Beste konzentrazio bat deitu dute gaur arratsalderako.