Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beñat Solaberrieta Orion eta Igor Iturain Aian dira alkate
Dokumentu Akzioak

Beñat Solaberrieta Orion eta Igor Iturain Aian dira alkate

Orainek babestuta lortu zuen alkatetza Bilduk Orion

Orion ostiralean jakin zen Orain plataformak bere botoa Beñat Solaberrietari babesa emateko erabiliko zuela. Baina larunbatean, ekainaren 11n, 8:30ak jota hasi zen plenoa, aretoa jendez lepo zela. Adinekoen mahaia eratu ostean –gazteenak, Ekiñe Saizar Bilduko zinegotziak; zaharrenak, Bixente Lasa, Bilduko zinegotziak; eta idazkariak osatua–, zinegotziek beren kargua zin egin eta bozketa egin zen, boto sekretua erabilita.

Bozketaren kontaketan 7 boto eskuratu zituen Beñat Solaberrieta Bilduren alkategaiak eta 6 EAJko Jon Redondok. Ondorioz, aginte makila eskuz aldatu zen. Beñatek hitz batzuk eskaini zizkion herriari, Udaleko ateak h2011 aiako udalbatzaerritarrei irekita gelditzen direla esanaz.

Ekainaren 10ean, ostiralean, hartu zuen beste behin aginte makila Aian Igor Iturainek. Jakina zen berak hartu behar zuela alkate kargua, gehiengo absolutuz irabazi baitzituen EAJk hauteskundeak.

Beste herrietan

Zarautzen eta Getarian ere Orio eta Aiako bi izango dira alkate. Zarautzen Juan Luis Illarramendi Bilduko hautagai oriotarra aukeratu zuten datozen lau urteetarako alkate. Getarian, bestalde, Nika Lertxundi aiarra eta Aiako brigadako langilea izango da alkate Aralarrek Bilduri babesa eman eta gero.

Azkenik, Orion bizi den Beñat Herce ere alkate izango da datorren legealdian Eskoriatzan.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Beñat Solaberrieta Orion eta Igor Iturain Aian dira alkate

Mahaia berrituta geratu da zinegotzi aldaketekin.