Benito Lertxundiren kontzertua izango da azaroaren 25ean
Ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldietan lehena izango da
Orain dela 2 urte egin zuen bezala, Orioko Herri Ikastolak Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du. Kontzertua azaroaren 25ean, ostirala, gaueko 22:30ean izango da Karela kiroldegian.
Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko Karela Kiroldegian, Lore eta Uranga burdindegietan, turismo bulegoan, Ikastolan bertan eta www.barrabarra.eu orrialdean eta kontzertuaren egunera arte egongo dira salgai 18 eurotan.
Kontzertua ikastolaren 40. urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzen barruan aurrenekoa izango da.