Berrikuntzaz beterik datoz Sanikolasak
Erritmo afrikarra eta erraldoiak izango dira kalean, txosnak plazan jarriko dira eta euskal jaia berreskuratu egin da.
Aurtengo sanikolasetan zenbait berrikuntza izango dira. Izan ere, festak prestatzerako orduan herritarrek beren eskaera eta burutapenak azaldu dituzte eta festa egitarauan antzematen da.
Nobedadetako bat izango da abenduaren 7an, gau pasa egunean, izango den musika saioa. Izan ere, 17:30etan hasiko da 20 bat herritarrez osatutako taldea erritmo afrikarrekin kaleak berotzen. Dundunak, erritmoaren oinarria eramaten duten tanborrak, eta djembeak, akonpainamendua daramatenak, eskuetan hartuta, herriaren aurrean saiotxo bat egingo dutela adierazi du Mikel Abeiro taldeko irakasle eta gidariak. Ikastolak antolatuta, festetarako espreski elkartu den taldea izan da eta arratsalde ezberdin eta alaia pasatzea dela helburua gehitu du Abeirok.
Abenduaren 5ean, berriz, Zarauzko konpartsak utzita, 4 erraldoi izango dira kaleak alaitzeko arduradunak: bi gizonezko eta bi emakumezko, arrantzaleak eta baserritarrak. 19:30etan irtengo dira eta ordu bete inguruz arituko dira paseoan eta dantzan.
Txosnak ere tokiz aldatuko dira aurten. Moila bazterretik plazaraino joango dira eta azken urteetan egon den karpa handiaren ordez, bi kaseta jarriko dira aurten. Herriko zenbait taldek egingo dute bertan lan: Gazte asanbladak, Talai mendi elkarteak, Harribilek, Txurrumuskik eta Goiko kaleko festa batzordeak. Egunez eta gauez irekiko dira gainera.
Bestalde, euskal jaia eguna berreskuratu da. Abenduaren 8a, larunbata, izango da eta egun horretan baserritarrez janzteko deialdia egin du Festa batzordeak.
3x3a dala ta...
Enteatu naiz kontu honen ingurun Ritxi Uzkudunek lan dexentia hartu dula, ta besteik ezpa're bere kuadrillakok animatu zaitezte, eo polideportibon jo ta fuego dabiltzanak! Zintatik ordu laurdenez jetxi ta jokatu partidu txiki bat, gaña sari onak daudela're jakin det! Holako ekintzak aprobetxatzen ikasi ber genuke oriyotarrak, geo beti kejan gea ta herrin eztala eze montatzen! Futbito izan bazan... seguru gabonetako torneon ekipo faltik eztaola!
Ba hoixe, animatu zaitezte danok! Kuadrillakok, lanekok, aldameneko herriko lagunak... danak balekok dia!