Bertan behera utzi dute 2. eskuko liburu eta diskoen azoka
Maiatzaren 11n egitekoa zen, Goiko Kalen, artisau azokaren baitan
Goiko kaleko batzordeak bertan behera utzi du igandean egitekotan zen 2. eskuko liburu eta diskoen azoka. Batzordetik Karkarari adierazi diotenez, hainbat arrazoik eragin dute erabakia hartzea: Azoka txukun eta duina prestatzeko, nahi edo, behar adina materiale bildu ez izana, batetik, eta taberna jarri ahal izateko lokalik lortu ez izana, bestetik. Izan ere, orain arte, Briteneko etxean jarri izan dute taberna, batzordearen finantza bide bakarra, kamiseten salmentarekin batera. Gaineratu dutenez, nahiago izan dute artisau azokan parte ez hartu Udalarekin tira-biran ibili baino.
Hala ere, liburu eta diska gehiago biltzen jarraitzeko asmoa azaldu dute, aurrerago, azoka egiteko.

2006ko Balearen Eguna. Giro polita eta jendetza izan zen Goiko kaleko festa batzordeak Britenean jarritako tabernan.
pena bat
Udalaren jarrera ezkorra