Bertso afaria izango da otsailaren 22an
Izena emateko epea hilaren 17an bukatuko da
OKK Orioko Gazte Asanbladak antolatuta, bertso afaria izango da otsailaren 22an, elizako zimitarioan. Beñat Gaztelumendi eta Errikotxiako bertsolarien konpainian, makarroiak eta saihetsak izango dira nahi adina, 10 euroren truke.
Izena emateko epea hilaren 17an bukatuko da eta txartela Unar, Kalakari eta Gabonen eros daiteke.