Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bigarren eskuko gauzen azoka izango da azaroaren 19an
Dokumentu Akzioak

Bigarren eskuko gauzen azoka izango da azaroaren 19an

2011/11/14

Ikastola aurreko plazan jarriko dituzte erakusmahaiak

Larunbatean, azaroaren 19an, bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute Orioko Herri Ikastola aurreko plazan –euria ari badu frontoian 11:00etatik aurrera–. Goizean zehar, 10:00etatik 14:00etara bitartean, mota guztietako produktuak jarriko dituzte, eta azokan edonork izango du etxean edo ganbaran pilatutako gauzak saltzeko aukera.

Urrian ere jarri zuten era honetako azoka eta harrera ona izan zuenez errepikatzea pentsatu dute. Hainbat postu dagoeneko finkatuta dauden arren, herritarrek ere jarri ahal izango dituzte postuak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da, Udaletxean, eta Udalak mahaiak jarriko dizkie. Salmenta-gunea jartzeko azaroaren 17a baino lehen deitu beharko da udaletxera eta eskaria egin. Han emango dizkiote egunean bertan bete beharreko baldintzen eta ordutegien argibideak.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Bigarren eskuko gauzen azoka izango da azaroaren 19an

Urrian egin zuten azoka.