Bihar epaituko dituzte Orioko zazpi gazteak
12:00etan hasiko da epaiketa, Donostiako auzitegian
Bihar epaituko dituzte udaltzainei eraso egitea leporatu zieten zazpi gazte oriotarretatik sei. Zazpigarrena, adin txikikoa izanik, lehenago izan zen auzitegian. Gogoratuko duzuenez, martxoaren 4an, Muntoko plana bozkatzeko udalbatzarrean izandako gertaeren harira jaso zuten salaketa gazteek. 12:00etan dute ordua, Donostiako auzitegian. Bertan, auzipetutako gazteez gain, ustez erasotutako udaltzainak ere izango dira gertakarien gaineko beren bertsioa emateko.
interesa
epaiketan ingurun
justizia ez da hain azkarra