Bihar Giranicen kontzertua kultur etxean
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia
Karkararen 20. urteurrena dela eta, antolatutako ekitaldien artean, ostiralean, uztailaren 2an, arratsaldeko zortzietan Orioko kultur etxeko aretoan Giranicen kontzertua izango da.
Aurrez Saudade taldean ibilitako jendeak osatzen du Giranice. Musikari oriotarrek estilo berri bat lantzen egin dute ahalegina eta hortik sortu da talde berria.
Musika ia guztiz instrumentala egiten dute. Kanta berean erritmo, melodia eta matiz aldaketa leun zein bortitzetan du funtsa beren musikak. Mezu bat transmititzeko partez, egoera bat islatu nahi dute.