Bihar hasiko da kantu zaharren ikastaroa
Larunbatero elkartuko dira elizak aldamenean duen etxe berrian
Bihar ekingo diote kantu zaharren ikastaroari. Jose Mari Lizaso eta Xanti Loidi izango dira irakasteak eta larunbatero bilduko dira, 10:00etatik 11:00 aldera. Orain artean 16 lagunek eman dute izena, baina antolatzaileek jakinarazi digutenez, oraindik inor interesaturik balego, egunetako batean azaldu besterik ez du egin behar. Klaseak, elizak duen etxe berriaren lehenengo solairuan emango dituzte ekainaren 21 arte, orduan bukatuko baita ikastaroa.