Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilduk ekitaldi ibiltaria egin zuen hautagai eta herritarrekin
Dokumentu Akzioak

Bilduk ekitaldi ibiltaria egin zuen hautagai eta herritarrekin

2011/05/12

Batukada lagun herriko hainbat txokotan barrena ibili ziren eta geldialdi bakoitzean ekitaldi bereziak egin

Bildu koalizioak hauteskunde kanpainaren baitan ekitaldi ibiltaria egin zuten joan zen ostiralean. Koalizioko kideek ez ezik hainbat herritarrek egin zuten bat ibilbidean barrena eta baita beren aportazio bereziak egin ere.

Ikastolan hasi zuten ibilbidea eta Ekiñe Saizarrek aurkezpena egin ondoren, Xabier Ibargurenek eta Ane Garmendiak hitzez azaldu zituzten Bilduren alde onak.

Batukadaren soinuak lagun egin zuten Bikamiotara arteko tartea eta han Ainhoa Mateos bildu zen ekitaldira hitzez. Besteak beste esan zuen: herriak ezkertiarra, abertzalea, gertukoa, parte hartzailea eta herriaren ordezkari duina izan beharko du, eta Bilduk herri bilketa dakar berekin. Eskoriatzako Bilduko zerrendaburu Beñat Hercek hartu zuen hitza gero eta besteak beste azaldu zuen Bildu ez dela Orioko proiektu bat bakarrik, proiektu globala baizik. Orion aldaketa behar duzuen bezala Gipuzkoan eta Euskal Herri guztian behar dugu aldaketa ezkerrerantz, adierazi zuen. Gero, Ibai Alkorta eta Aitor Delso sokaren gainean balantzan zirela Joseba Orellak orekaren gaineko hitzak hartu zituen ahotan. Azkenik Amaia Dorronsorok  hitz egin zuen eta Bilduk ongizate arloari arreta berezia eskaini nahi diola esan zuen: Gure asmoa izango da herri honek dituen beharrei erantzuteko zerbitzu egokia ematea, herriari informazio sare gertukoa eta gardena eskainiz.

Pilliku plazara arteko bidea egin zuten gero guztiek batera. Hirugarren geldialdian Xabier Uranga eta Eusebio Eskuderok hitz egin zuten eta, ondoren Ibai Esoainek bi ipuin kontatu zituen eta Bixente Lasa hautagaiaren berriketaldia ere entzun ahal izan zen. Orain arte Udalean lan egin duela esan zuen eta orain ere gertu dagoela gazteekin aritzeko.

Aldapan behera eliza azpira iritsi eta Joseba Andoni Arrizabalagak eta Arantxa Adurizek hitz egin zuten han. Martin Peronaren tuba doinuak ere entzun zituzten bertaratutakoek eta ondoren, Jon Agirresarobe Torrotxok Bilduren dekalogoa aurkeztu zien herritarrei.

Aritzagan geldialdia egin ondoren, Ibai Ondo plazan bukatu zuten ekitaldia. Koldo Olariagak eta Anuska Esnalek hitz egin eta gero dantzariak aritu ziren eta azkenik Beñat Solaberrieta Bilduko Orioko zerrendaburuak ekitaldian parte hartu zutenei eskerrak emateaz gain, Bilduk egin asmo dituen hainbat kontu aipatu zituen.

Hemen ekitaldiko bi bideo:

Bikamiota

 

 

Pilliku
 

Okerrak zuzentzen

Karkara — 2011/05/17 09:30
Karkarak albiste honetan Ibai Ondoko plazan Harribilek dantza egin zuela argitaratu zuen, baina ez da horrela. Beraz, barkamena eskatzen diegu lerro hauen bidez parte hartu zuten dantzariei, Harribil dantza taldeari eta Orioko Bilduri sortu ahal izan ditugun eragozpenengatik.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Bilduk ekitaldi ibiltaria egin zuen hautagai eta herritarrekin

Ekiñe Saizarrek eman zion ekitaldiari hasera Ikastolako Plazoletan.