Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oiana Blanco Malagan txapeldun
Dokumentu Akzioak

Oiana Blanco Malagan txapeldun

2008/04/01

Urrezko dominarekin itzuli da nazioarteko txapelketatik

Oiana Blanco judoka urrezko dominarekin itzuli da Malagako txapelketa internazionaletik. Portugalgo eta Espainiako selekzioetako aurkariak izan ditu parez pare.

Lehen borrokaldia ipponez irabazi zuen judoka oriotarrak, nafar baten aurka, hain justu. Final erdietan, berriz, Catarina Correia portugaldarra izan zuen arerio. Lehia hasi eta minutu eskasera, portugaldarra erretirratu egin zen luxazio baten ondorioz.

Azkenik, finalean, Leandra Freitas portugaldarraren aurka aritu zen. Freitasek brontzezko domina eskuratu zuen Europako junior txapelketan. Lehia estua izan zuten biek, baina Blancok koka bat egitea lortu zuen borrokaren erdian. Markagailuan aurretik jarrita, norgehiagoka amaitu arte eutsi zion Freitasi eta  azken 30 segundotan aurkaria mugiezinik uztea lortu zuen, urrezko domina irabaziz.

Oiana Malagan

Aupa Oiana!

judo egindako bat — 2008/04/02 17:52
Gogua bakat hemendikan txapelketan bat ikusteko. Horren medaila pila irabazita, mereziko du seguru!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Oiana Blanco Malagan txapeldun

Argazkiak: www.jcusurbil.com